REAL UNION ROCAK GARAIPEN BATEKIN BUKATU DU DENBORALDIA
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos, Elizetxea (Arrikarte, 80. min.), Martínez-Barranco; Sainte-Rose (Dolado, 60. min.), López (Corvo, 80. min.), Letamendia, Sánchez, Herrero; Ortiz (Ander Fernández, 46. min.).
CD Hernani: Treus (Diabagate, 80. min.); Sarriegi, Artola (Ezeiza, 60. min.), Jáuregui, Lujambio; Leiza, Casares, García, Mendizabal, Alberdi; Etxandi.
Emaitza (3-1): 0-1, Etxandi (34. min.); 1-1, Letamendia (47. min.); 2-1, Ander Fernández (51. min.); 3-1, Dolado (75. min.).
Epailea: Liher Martín Delgado. Txartel horia atera dio Cabori (4. min.) Real Unión Roca taldean. Real Unión Rocaren entrenatzaile Carlos Garcíari ere txartel horia atera dio (5. min.).
Bestelakorik: Gizonezko Ohorezko Erregional Mailako 1. Multzoko ligako 34. jardunaldia. Galeko anexoa. 300 ikusle inguru. Partida hasi aurretik, Telmo Doladok Real Unión Rocaren Erregulartasunaren Saria jaso du, Real Unióneko Beteranoen Elkarteak babestuta.
Real Union Rocak Galeko anexoan azken garaipen bat lortuta bukatu zuen denboraldia. Hernani taldea izan zuen aitzinean eta 3-1eko markagailuarekin irabazi zuen. Lehen gola aurkariarena izan zen ordea, Etxandik markagailua bereganatu baitzuen lehen ordu erdia pasatuta. Edonola ere, bigarren zatian, emaitza iraultzeko asmotan zelairatu ziren etxekoak eta lortu ere. Letamendiaren, Ander Fernandezen eta Doladoren gol banari esker, azken hiru puntuak poltsikoratu zituen talde txuribeltzak.
Honela, Carlos Garciaren mutilek 47 puntu batu dituzte guztira eta sailkapeneko bederatzigarren postuan bukatu dute urtea.