REAL UNION ROCAK GALTZEN BUKATU DU URTEA

2023/12/26
REAL UNION ROCAK GALTZEN BUKATU DU URTEA
Real Union Roca 0
1 Mutriku FT

Mutrikuk 0-1eko markagailua erdietsi zuen Galeko anexoan jokatutako partiduan

Real Unión Roca: Odei Rodríguez; Arteaga, Cabo, Gordo, Dolado; Delpuerto (Letamendia, 61. min.), Corvo, Martínez-Barranco, Tellechea, Herrero (Fernández, 85. min.); Ortiz (Palenzuela, 71. min.).

Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Urkiza (Solabarrieta, 87. min.), Bedialauneta, Olabarria; Eizagirre, Lizardi (Blanco, 90. min.), Linder, Belaustegi (Aizpurua, 84. min.), Lezertua (Osoro, 58. min.); Larrañaga (Elizburu, 78. min.).

Emaitza (0-1): 0-1, Osoro (93. min.).

Epailea: Jon Ander Cespedes Urbieta. Txartel horia atera die Herrerori (41. min.), Arteagari (56. min.) eta Tellecheari (90. min.) Real Unión Roca taldean eta Linderri (6. min.), Eizagirreri (73. min.), Belaustegiri (82. min.) eta Blancori (90. min.) Mutriku FT taldean.

Bestelakorik: Gizonezkoen Ohorezko Erregional Mailako 1. Multzoko ligako 16. jardunaldia. Galeko anexoa. 300 ikusle inguru.

Real Union Rocak Mutriku FT taldearen kontra jokatu zuen pasa den asteburuan urteko azken jardunaldia. Galeko anexoan aritu ziren bi taldeak eta 0-1eko markagailuarekin porrota jaso zuten txuribeltzek.

Hutsean bukatu zuten bi taldeek legezko 90 minutuak bukatuta. Hala ere, luzapena ongi aprobetxatu zuen talde bisitariak eta, 93. minutuan, gola sartuta garaipena Mutrikura eraman zuten, baita jardunaldiko hiru puntuak ere.

Real Union Rocak sailkapeneko zortzigarren postuan bukatu zuen urtea, 23 punturekin guztira. Urtarrilaren bigarren asteburuan bueltatuko dira lehiara, eta orduan Hernani bisitatuko dute Carlos Garciaren mutilek.