REAL UNION ROCAK EZIN IZAN ZITUEN ZARAUTZETIK ETXERA HIRU PUNTUAK EKARRI
Aitzinetik jarri zen talde irundarra, 56. minutuan, baina zarauztarrek gai izan ziren neurketa berdintzeko
Zarautz KE: Adrián Fernández de Cas; Jon Aizpurua, Azcue, Manterola, Garrastazu; Kepa Aizpurua (Arrieta, 77. min.), Irigoien, Gastañares (Andreano, 46. min.), Odriozola, Etxeberria (Peñagaricano, 65. min.); Iñigo Fernández de Cas (Águila, 77. min.).
Real Union Roca: Rodríguez; Arteaga (Sarr, 88. min.), Arrikarte, Martínez-Barranco (Elizetxea, 73. min.), Ugartemendia; Corvo (Burón, 76. min.), Herrero, Letamendia, Sánchez, Fernández (Sainte-Rosa, 71. min.); Palenzuela (Ortiz, 76. min.).
Emaitza (1-1): 0-1, Letamendia (56. min.); 1-1, Iñigo Fernández de Cas (73. min.).
Epailea: Miguel Rivas Gómez. Txartel horia atera die Gastañaresi (34. min.), Águilari (40. min.), Peñagaricanori (83. min.) eta Odriozolari (89. min.) Zarautz KE taldean eta Arrikarteri (62. Min.) Letamendiari (89. min.) eta Sainte-Roseri (89. min.) Real Unión Rocan.
Bestelakorik: Gizonezkoen Ohorezko Erregional Mailako 1. Multzoko ligako 2. jardunaldia. Asti. 300 ikusle inguru.
Real Union Rocak banako berdinketarekin bukatu zuen, pasa den larunbatean, Zarautz taldearen kontra jokatutako neurketan. Lehen jardunaldiko porrotaren ondotik, lehen puntua batu zuten irundarrek sailkapenera.
Partiduaren bigarren zatian ailegatu ziren bi golak. Lehena Real Union Rocarena izan zen. 56. minutuan, Letamendiak sartu zuen baloia atean eta aitzinetik jarri ziren bisitariak markagailuan. Hala ere, Zarautzek ez zuen amore eman eta 73. minutuan, partidua berdintzeko gai izan zen. Iñigo Fernández de Cas-ek sartu zuen gola eta behin-betiko banako berdinketa ezarri zuen.
Carlos Garcíak entrenatzen duen taldeak Urola KE izanen du aurkari heldu den asteburuan Galeko anexoan, ligako hirugarren jardunaldian.