Real Union Rocak eta Beti Gaztek puntuak banatu zituzten
Beti Gazte KJKE: Julen Tellechea, Peio Tellechea, Jonan Arbelaitz (85′, Miguel Ubiria), Orti Arotzena, Jabier Maia, Oier Michelena (70′, Julen Urdangarin), Jon Zabala, Asier Larralde, Asier Taberna, Iosu Zubieta (63′, Mattin Lekuona), Mikel Altuna.
Real Union Roca: Oihan Fernández; Ander Fernández, Iñigo Elizechea, Aimar Labaka, Axel Arrikarte; Manu Pinillos (78′, Telmo Dolado), Diego Letamendia, Mikel Martin (63′, Beñat Palenzuela), Xabi Garzón (63, Markel Mancisidor); Jon Ortiz, Brice Ghussein (82′, Asier Unsain).
Golak: Ez dira egon.
Epailea: Edorta Portillo Vázquez. Txartel horiak Beti Gazte K.J.K.E-ko Jabier Maiari (33′), Julen Urdangarini (75′) eta Miguel Ubiriari (90′), eta Real Union Rocako Mikel Martini (28′), Jon Ortizi (58′) eta Brice Ghusseini (77′).
Real Union Rocak hutsera berdindu zuen pasa den igande arratsaldean Mastegin, Beti Gazteren kontra. Bi taldeen defentsa maila ona izan zen arren, golik gabeko partidu izan zen, nahiz eta azkenean, merezitako puntua eraman zuten bakoitzak.
Talde txuribeltzaren aukerarik garbiena partidua hasi eta hamargarren minutura ailegatu zen. Ander Fernandezek eskuin hegaletik erdiratu zuen baloia eta Brice Ghusseinek errematatu. Hala ere, azken honen jaurtiketak langa jo zuen.
Bigarren zatian, berriz ere Ghusseinek izan zuen aukera markagailuan aitzina hartzeko, baina Julen Telletxea Lesakako taldeko atezainak kornerrera desbideratu zuen jaurtiketa. Etxekoek ere, golik sartu ez zutenez, emaitza hutsean gelditu zen bi taldeentzat eta beraz, jardunaldiko puntuak banatu zituzten. Berdinketa honen ondotik, Real Union Roca hirugarren postua igo da, 51 punturekin guztira. Hurrengo bi asteburuetan atsedenaldia izanen dute mailako taldeek eta maiatzaren lehenean bueltan izanen dira, Stadium Galen, Tolosaren kontra jokatu beharreko neurketarekin.
Aimar Labakak egin du neurketaren balorazioa.