REAL UNION ROCAK DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA ESKURATU ZUEN GALEN
Palenzuelak eta Ortizek gol bana sartu zuten eta hiru puntuak poltsikoratu zituzten
Real Unión Roca: Odei Rodríguez; Arrikarte, Gordo, Sarr, Dolado (Herrero, 74. min.); Mikel Rodríguez (Ortiz, 88. min.), Letamendia (Fernández, 78. min.), Corvo (Tellechea, 77. min.), Sánchez, Martínez-Barranco; Palenzuela (Burón, 80. min.).
SD Eibar B: García; Amilibia, Artola, Ariño, Etxebarria; Bernal, Iza (Yudego, 70. min.), Beneite (Azarloza, 85. min.), Rezola (Osua, 76. min.), Agirre (Trinidad, 64. min.); Pérez.
Emaitza (2-0): 1-0, Palenzuela (56. min.); 2-0, Ortiz (89. min.).
Epailea: Andoni Martín Domínguez. Txartel horia atera die Tellecheari (80. min.), Sánchezi (82. min.), Gordori (86. min.) eta Herrerori (88. min.) Real Unión Roca taldean eta Pérezi (26. min.), Amilibiari (40. min.) eta Trinidadi (82. min.) SD Eibar B taldean.
Bestelakorik: Gizonezko Ohorezko Erregional Mailako 1. Multzoko ligako 7. jardunaldia. Galeko anexoa. 300 ikusle inguru.
Real Union Rocak denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen asteburuan, Galeko anexoan. Talde txuribeltza sailkapeneko liderra den Eibar B taldeari 2-0 irabazteko gai izan zen eta hiru puntuak poltsikoratu zituen.
Urte hasiera zail baten ondotik, Real Union Roca indarberrituta zelairatu zen asteburuan Galeko anexoan. Eibar B sailkapeneko liderra izan zuten aitzinean, partidurik galdu gabe zegoen taldea hain zuzen. Carlos Garciaren mutilek partidu ona egin eta bi gol sartu zizkioten aurkariari. Lehena, 56. minutuan, Palenzuelaren eskutik, eta bigarrena, 89. minutuan, Ortizen partetik. Horrela, hiru puntu batu zituzten sailkapenean eta Eibarrek ere denboraldiko lehen neurketa galdu zuen Irunen. Garaipenak eman dien indarrarekin, Oiartzun KE bisitatuko dute heldu den asteburuan.