Real Union Rocak denboraldiko lehen garaipena erdietsi zuen asteburuan etxean

2024/10/08
Aimar Labaka eta Brice Ghussein izan ziren talde txuribeltzeko golegileak eta atsedenaldirako 2-0eko markagailua erdietsia zuten.
Real Union Rocak denboraldiko lehen garaipena erdietsi zuen asteburuan etxean
Real Union Roca 2
0 CD Hernani

Real Union Roca: Odei Rodríguez; Unai Arteaga, Manuel Pinillos, Jon Ortiz, Mikel Martín, Brice Ghussein, Aimar Labaka, Alex Letamendia, Ander Fernández, Asier Unsain, Markel Mancisidor.

CD Hernani: Valdes; Aldareguia, Gordillo, Goicoechea, Jauregui, Manjarres, Segura, Barriola, Matos, Ezeiza, Resurrección.

Golak: 1-0, Aimar Labaka (35′). 2-0, Brice Ghussein (43′).

Txartelak:

Real Union Roca: Markel Mancisidor (39′), Jon Ortiz (45′), Diego (74′).

Hernani: Barriola (23′), Manex (88′). Txartel gorriak: Segura (81′).

Real Union Rocak denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen pasa den larunbat arratsaldean Stadium Galen. Hernani izan zuen aurkari eta 2-0eko markagailuarekin irabazi zion talde irundarrak. 

Lehen gola ordu erdia pasatuta ailegatu zen. Aimar Labakak sartu zuen 1-0ekoa eta, zortzi minutu beranduago, Brice Ghusseinek lortu zuen bigarrena. Atsedenaldira beraz, 2-0eko markagailuarekin joan zen talde txuribeltza eta bigarren zatian emaitza bera mantentzen jakin zuen. 

Denboraldiko lehen garaipena bazen ere, Real Union Rocak ez du oraindik porrotik jaso eta sailkapeneko seigarren postuan dago kokatuta, 6 punturekin. Heldu den asteburuan, Deusto bisitatuko du talde irundarrak.