Real Union Rocak bina berdinduta bukatu zuen Bergararen kontrako neurketa
Bergara KE: Basterra, Guisasola (15′, Ibai), Molina, Arriola, Azkarate (55′, Moñux), Ugalde (64′, Arriaran), Leizeaga, A. Garmendia, J. Garmendia (67′, Agüero), Etxaniz (75′, Olabarrieta), Jauregi.
Real Union Roca: Odei Rodríguez, Behobide, Pinillos (61′, Dolado), Corvo, Palenzuela, Brice Ghussein (61′, Jon Ortiz), Letamendia, Fernández (82′, Mikel Martín), Arteaga, Labaka, Markel (90′, Peru Martínez).
Epailea: Xabier Omil González. Txartel horiak Leizeaga-rentzat (38. min) Bergaran, eta Carlos García-rentzat (ent, 38. min), Mancisidor-rentzat (90. min) Real Unión Rocan. Txartel gorria Letamendia-rentzat (80. min eta 90. min).
Real Union Rocak bina berdinduta bukatu zuen larunbat eguerdian Bergararen kontrako partiduan. Luzapenean ailegatu zen aurkariaren gola, penalti bidez, eta puntuak banatu behar izan zituzten azkenean.
Talde txuribeltza izan zen markagailuan aitzina hartzen lehena. Partidua hasi eta hirugarren minutuan lortu zuten gola, Fernandezen eskutik. Hala ere, 1-0eko markagailua 1-1ekoan bihurtu zen ordu erdira. Bergarak, Ibaiek sartutako penaltiaren bidez, emaitza berdintzea lortu zuen atsedenaldirako.
Bigarren zatian, Rocak erantzun eta berriz ere bere alde jarri zuen markagailua, Letamendiak sartutako bigarren golari esker. Neurketa irundarren alde bukatuko zela uste zutenean aldiz, luzapenean, bertze penalti baten bidez gola sartzeko aukera aprobetxatu zuen Bergarak eta 2-2koarekin neurketa berdindu egin zuten azkenean, jardunaldiko puntuak banatuz.
Carlos Garciaren mutilak hamalaugarren postuan kokatuak daude orain, 7 punturekin, Lesakako Beti Gazterekin berdinduta. Heldu den asteburuan, Urola jasoko dute irundarrek etxean.
Odei Rodriguez jokalariak egin du partiduaren balorazioa.