Real Union Rocak bina berdindu zuen Hernanirekin
Hernani CD: Julen Valdés; Ander Jiménez (84′, Oier Apaolaza), Xabier Jauregui, Ander Leiza (71′, Luken Casares), Danel Manjarres, Iker Barriola, Manex Oliver (71′, Ioritz Lujanbio), Eneko Grinche, Xabat Etxandi, Ibai Ezeiza (75′, Manex Goicoechea), Hugo Polo.
Real Union Roca: Odei Rodríguez; Ander Fernández, Axel Arrikarte (82′, Ayoub El Hammami), Unai Arteaga, Diego Letamendia; Markel Mancisidor, Manu Pinillos (69′, Telmo Dolado); Jon Ortiz (74′, Beñat Palenzuela), Mikel Martín (69′, Fermín Corvo), Xabier Garzón; Brice Ghussein (84′, Asier Unsain).
Golak: 1-0, Ibai Ezeiza (52′). 1-1, Axel Arrikarte (55′). 1-2, Ander Fernández (73′). 2-2, Xabat Etxandi (75′).
Epailea: Miguel Rivas Gómez. Txartel horiak Hernani C.D.ko David Brun-i (55′) eta Real Union Rocako Manu Pinillosi (50′) eta Fermín Corvo-ri (73′).
Real Union Rocak bina berdindu zuen pasa den larunbatean Zubipen Hernani taldearen kontra. Lehen zatia hutsera berdinduta bukatu zen eta bigarrenean iritsi ziren gol guztiak. Lehena, Hernanirena izan zen, Ibai Ezeizak sartutakoa. Talde txuribeltzak besoak jeitsi gabe segitu zuen eta hiru minutu beranduago, Axel Arrikartek emaitza berdindu zuen. Horrek emandako indarra baliatuz, Ander Fernandezek bigarren gola ere sartzeko aukera aprobetxatu zuen 73. minutuan, markagailua irauliz. Edonola ere, hernaniarrek azkar erantzun zuten eta Xabat Etxandiren eskutik, bigarren gola ere sartu zuten, partidua berdinduz.
Jardunaldiko puntuak banatuz, Real Union Roca sailkapeneko laugarren postuan kokatu da, 38 punturekin. Heldu den asteburuan, Deusto FC hartuko du talde txuribeltzak Galen.
Ander Fernandezek egin du partiduaren balorazioa.