REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

2024/04/23
REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Real Union Roca 1
0 Beti Gazte KJKE

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández, 72. min.), Cabo, Gordo, Martínez-Barranco; Corvo (López, 72. min.), Capelete, Delpuerto (Sainte-Rose, 80. min.), Dolado, Tellechea (Letamendia, 56. min.); Ortiz.

Beti Gazte KJKE: Julen Telletxea; Arburua, Peio Telletxea (Laso, 87. min.), Maia, Etxegarai (Arotzena, 39. min.); Agirretxe (Urdangarin, 79. min.), Ordoki (Arbelaitz, 73. min.), Larralde, Lekuona, Zabala; Taberna.

Emaitza (1-0): 1-0, Letamendia, penaltiz (78. min.).

Epailea: Unai de Diego Cía. Txartel horia atera die Lekuonari (32. min.), Peio Telletxeari (79. min.) eta Arbelaitzi (87. min.) Beti Gazte KJKE taldean. Beti Gazte KJKE taldeko entrenatzaile Javier Escagüesi ere txartel horia atera dio (79. min.). Larralde kanporatu du Beti Gazte KJKE taldean bi txartel hori ikusi ondoren (89. min. eta 90. min.).

Bestelakorik: Gizonezko Ohorezko Erregional Mailako 1. Multzoko ligako 29. jardunaldia. Galeko anexoa. 300 ikusle inguru.

Real Union Rocak bertze garaipen bat eskuratu zuen asteburuan, Galeko anexoan, Beti Gazteren kontra. Letamendiak penaltiz sartutako golarekin, 1-0eko markagailuarekin irabazi zuen talde irundarrak eta hiru puntuak ere poltsikoratu zituen beraz.

Bi taldeek zenbait aukera eduki zituzten lehen zatian, baina ez batak ez bertzeak ere ezin izan zuen atean asmatu. Atsedenaldira hutsera berdinduta joan ziren eta bigarren zatian hori konpontzen saiatu ziren, bai irundarrak baita lesakarrak ere. 78. minutuan berriz, epaileak penaltia eman zion Real Unin Rocari, zalantzazkoa izan zen bi taldeentzat ere. Edonola ere, Letamendiak egin zuen jaurtiketa eta gola sartu zuen, 1-0eko markagailua ezarrita behin-betiko.

Carlos Garciaren taldeak 42 puntu ditu orain guztira, eta sailkapeneko seigarren postuan dago kokatuta. Heldu den asteburuan etxean arituko da berriz ere, eta oraingo honetan Ordizia jasoko du bertan.