Real Union Rocak berdinketaren bukatu zuen Urolaren kontrako partidua
Real Union Roca: Odei Rodríguez, Eneko Behobide, Manuel Pinillos, Jon Ortiz (80′, Asier Unsain), Fermin Corvo (65′, Brice Ghussein), Beñat Palenzuela (65′, Nicolás Chouza), Telmo Dolado, Mikel Martin, Unai Arteaga (71′, Peru Martínez), Aimar Labaka, Markel Mancisidor.
Urola KE: Agirre, Telleria, Gutierrez, Peralto (53′, Isasa), Pastrian (53′, García de Albeniz), Zabala, Gallego, Aranburu (80′, Erostarbe), Gabilondo, Lazaro, Tomé, Clemente (90′, García).
Golak: 1-0, Jon Ortiz (15′). 2-0, Arteaga (34′). 3-0, Jon Ortiz (38′). 3-1, Zabala (44′). 3-2, Lazaro (56′). 3-3, Isasa (86′)
Epailea: Ignacio Tejadas Aguirre. Txartel horiak Corvo-rentzat (61. min) Real Unión Roca-n, eta Clemente-rentzat (52. min), Urola-n. Txartel gorria Telleria-rentzat (89. min).
Real Union Rocak hiruna berdinduta bukatu zuen, pasa den larunbatean Galen, Urolaren kontra jokatutako neurketan. Lehen zatian hiru gol sartu zituzten etxekoek, baina bigarren zatian markagailua berdintzea lortu zuen bisitariak, jardunaldiko puntuak ere banatuz.
Partidua hasi eta ordu laurdenera hartu zuten aitzina Real Union Rocakoek markagailuan, Ortizek sartutako gol bati esker. Hamabost minutu beranduago, bigarrena ere ailegatu zen, oraingo honetan Arteagak lortutako. Hori gutti balitz, Ortizek bere bigarren gola eta jardunaldiko hirugarrena lortu zuen 38. minutuan. Aldageletara 3-0eko markagailuarekin joanen zirela uste zutenean aldiz, Urolako Zabalak aldeak murriztea lortu zuen eta 3-1ekoa ezarri zuen emaitzan.
Bigarren zatian, Urola indarrez zelairatu zen markagailua berdintzeko asmotan eta lortu ere. Hamar minuturen buruan Lazarok bisitarien bigarren gola eskuratu zuen. Oraindik ere abantaila zuen talde txuribeltzak, baina azken lau minutuetan, Isasak berdinketaren gola lortu zuen eta jardunaldiko puntuak banatu behar izan zituzten honela.
Aimar Labaka jokalariak egin du neurketaren balorazioa.