REAL UNION ROCAK ASTEBURU HONETAN JOKATUKO DU LEHEN JARDUNALDIA
Etxean arituko dira denboraldiko lehen partiduan, Zumaiako FT taldearen kontra
Real Union Rocak igande honetan, irailaren 10ean, emanen dio hasiera 2023/24ko denboraldiari. Aurreko urtean lortutako igoerarekin, aurten Ohorezko Erregional mailan arituko da berriz ere.
Carlos Garciak zuzentzen duen taldeak igande honetan emanen dio hasiera denboraldi berriari. Erregional mailako kategoriarik altuenean arituko dira irundarrak bertze behin eta lehengo urteko garaipen hori lortuta, indarrez ekingo diote urteari. Lehen jardunaldi hau etxean ospatuko da gainera, Galexko anexoan, bertako zaleen babesa jasotzeko aukerarekin. Horrela, Zumaiako FT taldea jasoko du bertan, igandean, 11:00etan.
Real Union klubetik jakinarazi dutenez gainera, bigarren taldeak etxean jokatzen dituen partiduak denboraldiko abonuan sartuko dira bazkideentzat. Gainerako zaleek berriz, 5 euroko sarrera ordaindu beharko dute neurketa ikusteko. Sei urtetik beheitiko haurrek doainik izanen sartzea.
(Argazkia: Aimar Lasa)