REAL UNION ROCA NAGUSI BERION

2023/02/28
REAL UNION ROCA NAGUSI BERION
Santo Tomas Lizeoa 0
2 Real Union Roca

Irungo taldeak 0-2ko markagailuarekin irabazi zion igande arratsaldean Santo Tomas Lizeoari

Santo Tomas Lizeoa: Gonzalez; Daniel Luis Wiseman, Apaolaza, Mateos, Etxeberria (Oier Apaolaza, 65. min.); Lizeaga (Puldain, 81. min.), Laboreria (Michael Wiseman, 81. min.), Esnal (Okerantza, 59. min.), Errandonea (Balda, 70. min.), Vaquero; Cardona.

Real Union Roca: Iza; Arteaga, Cabo, Sarr, Olaciregui; Letamendia (Fernandez, 80. min.), Ollo (Gordo, 65. min.), Arzuaga (Blanco, 65. min.), Corvo; Palenzuela (Chacon, 84. min.), Abad (Rodriguez, 65. min.).

Emaitza (0-2): 0-1, Letamendia (21. min.); 0-2, Fernandez (81. min.).

Epailea: Iñigo Fernandez Vizcar. Txartel horia atera die Cardonari (71. min.) Santo Tomas Lizeoan eta Ollori (54. min.) eta Gordori (67, min.) Real Union Rocan.

Bestelakorik: Gizonezkoen Gorengo Erregional Mailako 20. jardunaldia. Berio. 200 ikusle inguru.

Real Union Rocak garaipenak batzen segitzen du denboraldi honetan. Pasa den igandean Berion aritu zen taldea, Santo Tomas Lizeoaren aitzinean, eta bertan bertze hiru puntu irabaztea lortu zuen taldeak. Letamendia eta Fernandezen golei esker, 0-2ko markagailua erdietsi zuten Carlos Garciaren mutilek.

Lehen zatiko 21. minutuan aitzindu zen talde bisitaria, Letamendiak sartu zuen golari esker. 0-1eko markagailuarekin iritsi ziren bi taldeak atsedenaldira eta bigarren zatian, partidua erabakita utzi zuen Real Union Rocak. 81. minutuan, Fernandezek sartu zuen jardunaldiko bigarren gola eta garaipena erdietsi zuen talde irundarrarentzat. Etxeko taldea saiatu zen aldea gutxitzen, baina irundarren nagusitasunak ez zien utzi punturik gehitzen.

Carlos Garciaren taldeak sailkapeneko lidergotza sendotua du eta 48 puntu batu ditu dagoeneko denboraldi honetan. Horrela, datorren asteburuan, Orioko FT taldea jasoko dute Galeko anexoan.