REAL UNION ROCA BERE LIDERGOTZA SENDOTZEN

2023/03/19
REAL UNION ROCA BERE LIDERGOTZA SENDOTZEN
Real Union Roca 3
1 Universidad de Deusto FC

Universidad de Deusto bigarren sailkatuaren aitzinean, 3-1eko markagailuarekin irabazi zuen talde irundarrak

Real Union Roca: Iza; Cabo (Abad, 70. min.), Gordo (Sanchez, 57. min.), Sarr, Olaciregui; Chan (Ollo, 46. min.), Letamendia, Corvo (Herrero, 65. min.), Sagredo, Fernandez (Rodriguez, 57. min.); Palenzuela.

Universidad de Deusto FC: Harto; Diaz (Maruri, 77. min.), Villagarcia, Echeberria, Omar Garcia (Vicente, 40. min.); Hualde, Ugartemendia, Mendive, Carlavilla, Alberto Garcia (Resurreccion, 80. min.); Ucin.

Emaitza (3-1): 0-1, Alberto Garcia (23. Min.); 1-1, Palenzuela (77. min.); 2-1, Letamendia, penaltiz (85. min.); 3-1, Letamendia (90. min.).

Epailea: Santiago Cuyami Gaiztarro. Txartel horia atera zien Gordori (18. min.), Letamendiari (82. min.), Ollori (82. min.), Abadi (84. min.) eta Herrerori (85. min.) Real Union Roca taldean eta Mendiveri (8. min.), Vicenteri (57. min.) eta Echeberriari (85. min.) Universidad de Deusto FC taldean. Carlos Garcia etxekoen entrenatzaileari txartel horia atera zion (34. min.). Real Union Roca taldeko bigarren entrenatzaile Anibal Martinezi txartel gorria atera zion (45. min.), baita Universidad de Deusto FC taldeko Carlavilla (85. min.) eta Matilla (85. min.) jokalariei ere.

Bestelakorik: Gizonezkoen Gorengo Erregional mailako 23. jardunaldia. Galeko anexoa. 300 ikusle baino gehiago.

Real Union Rocak bertze hiru puntu irabazi zituen pasa den ortziralean Universidad de Deusto taldearen aitzinean. Lehen gola aurkariarena izan bazen ere, irundarrak horri buelta emateko gai izan ziren eta sailkapeneko lidergotza sendotza aukera izan zuten.

Lehen zatiko 23. minutuan sartu zuen Universidad de Deustok gola. Aurkariak eskuin hegaletik erdiraketa egin eta Sarr-ek, baloia desbideratzerakoan, bere atean sartu zuen. Epaileak Alberto Garciari eman zion puntua. Carlos Garciaren mutilak atzetik herrestan segitu zuten jokatzen eta 0-1ekoarekin iritsi ziren atsedenaldira.

Bigarren zatian, garaipenaren bila atera ziren zelaira etxekoak eta indarrez jokatu zuten. 77. minutuan sartu zuen lehen gola Palenzuelak eta markagailuan berdinketa jarri zuen. Horrez gain, partiduari buelta eman eta aitzinetik jarri zen Real Union Roca. Letamendiak, 85. minutuan eta penaltiz, sartu zuen bigarren gola eta hori gutxi balitz, jokalari berak hirugarren eta azken gola egin zuen neurketaren azken minutuan.

Azkenik, 3-1eko markagailuarekin irabazi zuen talde irundarrak, bertze hiru puntu batuz sailkapenean eta bere lidergotza sendotuz. 55 puntu dituzte orain guztira eta zazpi puntuko abantaila hartu diote bigarren sailkatuari, Universidad de Deustori alegia, denboraldia bukatzeko zazpi jardunaldi gelditzen direnean. Hurrengo asteburuan etxean arituko dira berriz ere irundarrak eta orduan, Allerru KE jasoko dute bertan.