REAL UNION PROMOZIO POSTUETAKO PUNTU BERDINEKIN

2020/02/02
REAL UNION PROMOZIO POSTUETAKO PUNTU BERDINEKIN
Tudelano 2
2 Real Union

2-2 berdindu du Tudelanoren aurka, eta denbora askoren ondoren, promozio postuetan kokatuta dagoen Unionistas taldearen puntu berdinekin aurkitzen da

Real Unionek azken asteetan beherakada eman du emaitzetan eta sailkapenean ere. Gaurkoan 2-2 berdindu du sailkapeneko azken taldearen aurka, Tudelanoren aurka, eta berriz ere, promozio postuetako puntu berdinekin aurkitzen da. 26 puntu dauzka talde txuribeltzak, Unionistas taldearen puntu berdinak, eta egoera honi buelta emateko, datorren astean Stadium Galen Osasuna Promesas taldea jasoko dute.

Gaurkoari erreparatuz, Tudelanok azkar hartu du aurrea markagailuan, Nestor Salinasen jokaldi bikaina egin eta Obik baloia sareetara bidali du. Real Union berdinketaren bila irten da eta hiru saiakeren ondoren, Alvaro Telisek banakoaren gola egin du.

Baloiaren jabetza talde txurbiltzak izan du, baita aukerak, baina ezin izan dute bigarren gola Tudelanok baino lehenago eskuratu. Izan ere, 27.minutuan, etxean jokatu duen taldeak 2-1ekoa egin du Salinasen bitartez. Atsedenaldira emaitza horrekin joan dira bi taldeak, Alberto Iturralderen taldeak gehiago merezi izan du baina futbola horrelako gauzak dauzka.

Bigarren zatian, Real Unionek zailtasun handiak izan ditu Tudelanoren Oscar atezainaren atera iristeko. Talde txuribeltzaren entrenatzaileak aldaketak egin ditu hamaikakoan taldearen erreakzionatzeko gaitasunaren bila, eta Jorge Galanen bidez, errakzioa iritsi da. 2-2ko berdinketaren gola egin du Asier Etxabururi egindako penaltia gauzatuta. Azkeneko hamar minutuetan Real Unionek ezin izan du baliatu jokalari bat gehiagorekin jokatzeko abantaila eta izan dituen aukerak gauzatu gabe geratu dira.