REAL UNION FEDERAZIO KOPAKO FASE AUTONOMIKOKO FINALEAN
Cerdá jokalari gaztea izan zen berriz ere protagonista, atsedenaldia baino lehen garaipenaren gola sartuz
Arenas Club: Oleaga; Lander, Santamaria (Gabriel, 46. min.), Daiki, Iglesias (Huete, 63. min.); Lamadrid (Trincado, 84. min.), Alvaro (Leiza, 70. min.), Garro, Escobar (Baque, 63. min. 63), Alfaro; Ariztimuño.
Real Union Club: Agirre; Santos, Perez, Baz, Escorcia; Azkue, Vidorreta, Muñoz (Solis, 68. min.), Cordoba (Rivero, 83. min.), Cerdá (Beobide, 92. min.); Escobar (Escobar, 92. min.).
Emaitza (0-1): 0-1, Cerdá (42. min.).
Epailea: Gotzon Palacios. Txartel horia atera die Leizari (76. min.) Arenasen eta Perezi (23. min.), Agirreri (86. min.) eta Escobarri (88. min.) Real Unionen. Escorcia ere kanporatu du Real Unionen bi txartel hori ikusi ondotik (60. min. eta 90. min.), baita Millan Fernandez irundarren bigarren entrenatzailea ere, txartel gorri zuzenarekin (72. min.).
Bertzelakorik: RFEF Kopako finalerdia. Gobela. 500 ikusle inguru.
Real Union RFEF Kopako fase autonomikoko finalean izanen da, atzo arratsaldean, Gobelan ospatu zen finalerdian, Arenas Club gainditu ondotik. Finala CD Derio taldearen kontra jokatuko dute txuribeltzek.
Ligako lehen jardunaldiko garaipenak eman dion indarra aprobetxatuta, Fran Justoren taldea nagusi izan zen lehen zati guztian zehar. Atsedenaldia baino lehen, lan on hori errematatzeko aukera izan zuen eta berriz ere Cerdá gazteak lortu zuen Real Unionen lehen gola. Bigarren zatian markagailua berdintzeko aukerak sortu zituen etxeko taldeak, baina txuribeltzek ongi eutsi zioten euren aldeko emaitzari, eta finalerdia bereganatu zuten azkenik.
RFEF Kopako fase autonomikoko finala jokatuko du beraz, Real Unionek. CD Derio izanen du aurkari hemen, bertze finalerdian SD Leioa garaitu baitzuen.