REAL UNION BIHAR ARITUKO DA STADIUM GALEN
Zamora taldearen aurka jokatuko du hamalaugarren jardunaldia, arratsaldeko 19etan hasita
Aurreko partiduetan emaitza onak jaso eta gero, irundarrak beste jardunaldi berri bati aurre egin beharko diote larunbatean, bihar hain zuzen ere. Oraingo honetan Stadium Galen arituko dira Zamora taldearen aurka, arratsaldeko 19etan hasita. Denboraldiko hamalaugarren jardunaldia izango dute hau eta beste etsai on baten aurrean daudela dirudi.
Asteburu honetako aurkaria sailkapeneko azken postutan kokatuta dago, baino horrek ez dio abantailarik emango Real Unioni. Aitor Zulaika entrenatzaileak gaur goizeko prentsaurrekoan aipatu duen moduan, "inoiz ez diogu erreparatzen aurkariaren sailkapenari, eta gureari oso gutxitan. Guk aurkariak zer egiten duen begiratu behar dugu, nola jokatzen duen. Eta zentzu horretan, partida honi begira galderak ditugu, entrenatzaile aldaketa bat dagoelako. A plana eta B plana prest izan beharko dira, eta C plan bat ere aurreikusi beharko da”.
Zulaikaren taldea garaipen bat lortzetik dator eta puntu garrantzitsuak irabazi dituzte azken neurketetan. Gainera, bi baja baino ez dituzte momentu honetan taldean (Bravo eta Iza) eta hori “entrenatzailearentzat garrantzitsua eta pozgarria” dela aipatu du. Real Unionek aurreko asteburuetan erakutsi duen indarra “berriz ere atera beharko du, eta agian bihar inoiz baino gehiago, zelaia pixkat pisutsu egon daitekeelako”, gaineratu du entrenatzaileak.
Bihar izango da norgehiagoka beraz, Stadium Galen, arratsaldeko 19etan hasita.