REAL UNION B-K SANPEDROTARRA GARAITU ZUEN

2022/10/31
REAL UNION B-K SANPEDROTARRA GARAITU ZUEN
Real Union B 2
1 Sanpedrotarra FE

Bigarren zatian aurretik jarri zen Sanpedrotarra, baina talde txuribeltzak markagailuari buelta eman eta hiru puntuak eskuratu zituen

Real Union B: Flores, Sagredo, Arteaga, Gordo, Cabo; Rodriguez (Artola, 80. min.), Letamendia, Ollo (Garcia, 72. min.), Sanchez (Fernandez, 57. min.), Abad (Gonzalez, 57. min.); Palenzuela (Corvo, 57. min.).

Sanpedrotarra FE: Zubiri; Galarza (Beunza, 81. min.), Alduntzin, Berzosa (Rekalde, 87. min.), Espogeira (Chapela, 68. min.); Unzurrunzaga (López, 59. min.), Sanchez (Gebelli, 76. min.), Sisniega, Liñeiro, Rios; Jacob.

Emaitza (2-1): 0-1, Jacob (50. min.); 1-1, Rodriguez (64. min.); 2-1, Fernandez (82. min.).

Epailea: Alfredo Valiente Garate. Txartel horia atera zien Berzosari (15. min.) eta Alduntzini (83. min.) Sanpedrotarran. Villar laguntzaileari (42. min.) ere txartel horia atera zion bisitarietan.

Bestelakorik: Gorengo Erregional Mailako 1. Multzoko ligako 7. jardunaldia. Galeko anexoa. 300 ikusle inguru.

Real Union B-k, bere indarra erakutsi, eta etxean garaipena eskuratu zuen Sanpedrotarra taldearen aitzinean. Aurkariek markagailua ireki bazuten ere, talde txuribeltzak hau berdintzea lortu zuen, baita partida iraultzea ere. Horrela, puntuak berriz ere etxean geratu ziren eta azken bi jardunaldietako bolada txarrari buelta ematea lortu zuen Real Unionek.

Partiduaren bigarren zatian sartu zuen Sanpedrotarrak neurketako lehen gola. 50. minutuan, Jacob jokalariak korner bat buruz errematatu zuen eta 0-1ekoa ezarri zuen. Etxexko taldeak jokaldi honi erantzun nahiean ibili zen hurrengo minutuetan, eta zehazki 64. minutuan, Rodriguezek markagailua berdintzea lortu zuen, Letamendiaren jokaldi on baten ondotik. Norgehiagoka bukatzeko zortzi minutu gelditzen zirenean, gainera, Real Uniongo Fernandezek bigarren gola eskuratu eta 2-1ekoa ipini zuen behin-betiko.

Horrela, bi partida jarraian galdu ondotik, berriz ere garaipena eskuratu zuen Real Union B-k eta 15 punturekin sailkapeneko bigarren postuan kokatu da, Orioko FT-rekin berdinduta eta SD Euskalduna taldetik puntu bakarrera. Datorren asteburuan, Deusto bisitatu beharko dute txuribeltzek.