REAL UNION B-K HUTSERA BERDINDU ZUEN ORDIZIAREN AURREAN

2022/04/12
REAL UNION B-K HUTSERA BERDINDU ZUEN ORDIZIAREN AURREAN
Real Union B 0
0 Ordizia KE

Bi taldeek sailkapenean puntu bat gehiago gehitu eta aurkari zuzenak izaten jarraitzen dute

Real Unión B: Iza; Ariztimuño, Del Puerto, González, Ollo; Rodríguez, Fernández (Olaciregui, 70. min.), López (Rodrigo, 70. min.), Bravo, Carrillo (Arzak, 87. min.); Herrero (Arzuaga, 81. min.).

Ordizia KE: Iriarte; Galparsoro (Rivera, 69. min.), Harto, Arancegui, González; Altuna, Raúl Erauskin (Óscar Erausquin, 59. min.), Bingen Erauskin, Etxeberria, Agüero; Mendizabal (Sanz, 83. min.).

Emaitza (0-0).

Epailea: Marcos Fernández Sánchez (Euskadi). Txartel horia atera die Lópezi (17. min.) eta Carrillori (69. min.) Real Unión Bren aldetik eta Bingen Erauskini (23. min.), Gonzálezi (33. min.) eta Altunari (83. min.) Ordizia KEren aldetik.

Bestelakorik: Ohorezko Erregional Mailako 29. jardunaldia. Galeko anexoa.

Real Union B-k aurreko larunbatean jokatu zuen denboraldi honetako 29. jardunaldia Ordizia KE taldearen aurka. Bi talde hauek aurkari zuzenak ziren eta neurketaren ondoren ere, puntuetan berdinduta jarraitzen dute sailkapenean. Izan ere, hutsera berdinduta amaitu zuten norgehiagoka.

Partidua bi taldeek jeitsiera postuak uzteko duten beharrak markatu zuen eta, urduritasun horretan, ez etxekoek ez bisitariek ere ez zuten lortu golik sartzea. Horrela, hutsera berdindutako markagailu batekin, Carlos Garciaren taldeak puntu bat gehiago gehitu eta 29rekin kokatu da sailkapenean, Ordiziaren parera, jeitsiera postuetatik atera gabe.

Talde txuribeltzak, hurrengo jardunaldian, bost puntu gehiago dituen Añorga taldearen aurka arituko da aurkariaren zelaian.