REAL UNION B-K GARAIPENA ESKURATU ZUEN GALEN

2022/12/07
REAL UNION B-K GARAIPENA ESKURATU ZUEN GALEN
Real Union B 4
0 Oiartzun B

Talde txuribeltzak 4-0 irabazi zuen oiartzuarren aitzinean

Real Union B: Iza; Arteaga, Gordo, Olaciregui (Sarr, 59. min.), Sagredo; Herrero (Rodriguez, 59. min.), Letamendia (Garcia, 76. min.), Ollo, Sanchez, Corvo (Arzuaga, 82. min.); Palenzuela (Abad, 63. min.).

Oiartzun B: Artuzamonoa; Mitxelena (Larraya, 65. min.), Sarries, Altuna, Argaiz (Liceaga, 53. min.); Romero, Bravo, Arevalillo (Diaz, 65. min.), Kortabitarte (Aburuza, 76. min.), Roldan (Castaño, 76. min.); Sein.

Emaitza (4-0): 1-0, Arteaga (36. min.); 2-0, Ollo (47. min.); 3-0, Sagredo (76. min.); 4- 0, Ollo (86. min.).

Epailea: Iker Martiarena Coronado. Txartel horia atera zion Gordori (40. min.), Corvori (80. min.) eta Abadi (90. min.) Real Union B taldean eta Roldani (42. min.) eta Romerori (91. min.) Oiartzun B taldean.

Bestelakorik: Gizonezkoen Gorengo Erregional Mailako 1. Multzoko 12. jardunaldia. Galeko anexoa. 200 ikusle inguru.

Real Unionen bigarren taldeak bertze garaipen garrantzitsu bat eskuratu zuen asteburuan Galeko anexoan. Carlos Garciaren mutilek Oiartzungo bigarren taldea jaso zuten etxean eta 4-0eko markagailuarekin irabazi zuten sailkapeneko azken postuan dagoen taldearen aitzinean.

Atsedeneko asteburua bazen ere, Real Union B-k Oiartzun B-ren kontrako neurketaren hitzordua aurreratu eta pasa den larunbatean jokatu zuen jardunaldia. Lehen zatiko 36. minutuan sartu zuten etxekoek lehen gola, Arteagaren eskutik, eta 1-0eko emaitzarekin joan ziren bi taldeak atsedenaldira. Bigarren zatian, Real Unionek indar berarekin jarraitu zuen jokoan eta bertze hiru gol sartzeko aukera aprobetxatu zuen (Ollok, 47. minutuan eta 86. minutuan; Sagredok, 76. minutuan).

Hirugarren garaipena jarraian zen talde irundarrarentzat eta honekin, sailkapeneko lider izaten jarraitzen du. 26 punturekin guztira, datorren asteburuan Axulak KKE taldea bisitatu beharko dute Carlos Garciaren mutilek.