REAL UNION B-K BERGARAREN AURKA GALDU ZUEN

2022/04/05
REAL UNION B-K BERGARAREN AURKA GALDU ZUEN
Bergara KE 1
0 Real Union B

Bergara KE: Roige; Xabier Azpiazu, Laskurain, Arriola, Elizburu; Garmendia (Jauregui, 67. min.), Leizeaga (Valgañon, 67. min.), Ugalde, Peñin (Martin Azpiazu, 79. min.), Ilzarbe (Garai, 73. min.); Sarriegi (Azpeitia, 62. min.)

Real Union B: Iza; Del Puerto, Gonzalez, Del Val (Pastoriza, 86. min.), Ollo; Lopez, Arzuaga (Artola, 67. min.), Bravo, Carrillo, Rodríguez (Fernández, 70. min.); Herrero (Rodrigo, 70. min.)

Emaitza (1-0): 1-0, Xabier Azpiazu (89. min.)

Epailea: Javier Olaizola Agredano (Euskadi). Txartel horia atera zien Garmendiari (25. min.), Xabier Azpiazuri (44. min.), Leizeagari (53. min.), Ugalderi (55. min.) eta Roigeri (89. min.) Bergara KEren aldetik eta Carrillori (22 min.) Real Union Bren aldetik. Txartel horia atera zion 18. minutuan Real Union Bko entrenatzailea den Carlos Garciari.

Bestelakorik: Ohorezko Erregional Mailako 28. jardunaldia. Agorrosin.

Real Union B-k, larunbat arratsaldean, Ohorezko Errejional Mailako 28. jardunaldia jokatu zuen Agorrosin zelaian, Bergara KE taldearen aurka. Txuribeltzak esku-hutsik itzuli ziren Irunera, azken minutuan etxekoek 1-0eko markagailua erdietsi eta gero.

Carlos Garciaren mutilek joko ona erakutsi zuten aurkariaren zelaian eta Bergara baino hobeak izan ziren momentu batzuetan ere. Bigarren zatian, batez ere, nagusi izan zen Real Union. Hala ere, bi taldeek ezin izan zituzten aukerak errematatu eta partiduaren amaieran markagailua hutsean zuten biek ere. Neurketa hutsera berdinduta bukatuko zela pentsatzen zutenean ordea, etxeko Xabier Azpiazuk, 89. minutuan, gola sartzea lortu zuen eta garaipena eskuratu zuen taldearentzat. Irundarrak burumakur bueltatu ziren horrela, azken minutuko porrotak utzitako zapore gazi-gozoarekin.

Asteburu honetan berriz, Galeko anexoan arituko da Real Union eta Ordizia KE jaso beharko dute oraingoan, mailari eusteko lehian irundarren aurkari zuzena den taldea hain zuzen ere.