REAL UNION B GARAIPENAREKIN ITZULI ZEN IRUNERA

2022/03/22
REAL UNION B GARAIPENAREKIN ITZULI ZEN IRUNERA
Allerru KE 0
2 Real Union B

Txuribeltzek 0-2ko markagailuarekin amaitu zuten Allerru KEren aurka jokatutako neurketa

Ohorezko Errejional Mailako Real Union B taldeak denboraldiko 26. jardunaldia jokatu zuen larunbatean Lezoko Allerru KE-ren kontra. Hauek irundarren aurkari zuzenak ziren jaitsiera postuetatik aldentzeko, eta bisitariek lezotarrak 0-2ko markagailuarekin mendean hartzea lortu zuten.

Carlos Garciaren lehendabiziko neurketa zen Real Union B taldearen entrenatzaile bezala, eta arrakastarekin amaitu zuten, bai berak eta baita taldeak ere, jardunaldia. Irundarrak sendo eta kontzentratuta atera ziren zelaira eta 18. minuturako lehen gola sartzea lortu zuten, Carrilloren eskutik. Txuribeltzek, hortik aurrera, markagailua beraien alde mantendu zuten eta errenta handitzea ere lortu zuten neurketaren 84. minutuan. Orduan, Rodriguezek sartu zuen baloia sarean penalti baten bitartez. Horrela, 0-2ko markagailua ezarri zuen Real Unionek eta garaipenarekin itzuli zen berriz ere Irunera.

Asteburu honetan berriz, etxean arituko dira irundarrak. Oraingo honetan, Aretxabaleta KE jaso beharko dute Galeko anexoan, arratsaldeko 16etan.