PUNTU BATENGATIK ZAISA TXINGUDI ERRUGBI KLUBA GARAILE

2020/02/26
PUNTU BATENGATIK ZAISA TXINGUDI ERRUGBI KLUBA GARAILE
Bera Bera 7
8 Zaisa Txingudi Rugby Club

 Zaisa Txingudi Errugbi Taldeak errenkadan lortutako bigarren garaipena erdietsi zuen, ligako azken sailkatua den Bera Bera 7-8 irabazi zuten 

Larunbatekoa final bat zen talde bidasoarrarentzat, Bera Beraren aurka jokatu zuten euren zelaian eta ligan mantentzeko auspoa ematen dien garaipen estua erdietsi zuten.

Etxekoek hasi ziren agintzen, meleetan Zaisa Txingudi Errugbi Taldea baino indartsuagoak ziren, 14.minutuan Bera Berak neurketako entsegu bakarra gauzatu zuen. 7-0 jarri ziren aurretik, Zaisa Txingudi Errugbi Taldeak aldaketak egin zituen aurrealdean eta meleak hobeto funtzionatzen hasi ziren. Entseguak egiteko aukerak iritsi ziren, baina momentuz aukerak ez ziren gauzatzen. 34.minutuan Zaisa Txingudi Errugbi Taldearen lehen puntuak iritsi ziren, zigor kolpe bat gauzatu zuten eta 7-3koa ezarri zuten markagailuan.

Atsedenaldira emaitza horrekin iritsi zen, gauzak ondo eginez gero garaipena lortzeko aukera handia zituzten bidasoatarrek. Bigarren zatia Zaisa Txingudi Errugbi Taldearen erasoarekin hasi zen, saiakera askoren ondoren, 51.minutuan jokalari bidasoatarrek Bera Beraren defentsa gainditu eta entsegua lortu zuten. 7-8 aurreratu ziren markagailuan, inoiz baino gehiago defendatzeko unea iritsi zen. Donostiarrak zuzenean erasora jo zuten eta Zaisa Txingudi Errugbi Taldeari hortzak estutzeko garaia iritsi zitzaion. Azken hamar minutuak oso luzeak izan ziren talde bidasoatarrarentzat, baina azkenean 7-8koa mantendu zuten.

Euskadiko Senior mailan mantentzeko helburuan jarraitzen du Zaisa Txingudi Errugbi Taldeak, 16 puntu ditu jada, Gernika eta Elorrioren puntu bakar batetara. Datorren larunbatean Plaiaundin beste garaipen garrantzitsu bat lortu nahiko dute, baina ez da batere erraza izango aurrean sailkapeneko laugarrena den Errioxa izango baitute.