PUNTU BATENGATIK ERE BALIO DU
2021/09/15
Denboraldiko lehen jardunaldian 15-14 garaitu zuen Hendaiako Estadioak Saint Paul le Dax.
Kirola eta errugbia bueltatu zen pasa den igandean Ondarraitzera. Hendaiako Estadioak denboraldi berriari garaipen estu batekin (15-14) ekin zion, Saint Paul le Daxen aurka. Federale 2 mailan ariko dira aurten ere, 7.multzoan, eta lehen jardunaldian, puntu bakarrarengatik lau puntuak batu zituzten. Neurketa amaierara arte borrokatu zuen Hendaiako Estadiok eta azken orduko penalti jaurtiketaren bidez.
Sailkapenari dagokionez, lau punturekin seigarren postuan kokatu da talde hendaiarra eta igandean, 15:30ean, Orthezen aurka lehiatuko dira, zortzigarren sailkatuaren zelaian. Aurreko jardunaldian, 25-21 galdu zuen Orthezek, Hegetmauren aurka.