Puntu batekin itzuli da Real Union Asturias aldetik
CAUDAL: Óscar Santiago; Pelayo, Polaco, Calahorro (Yosu Camporro, 78') Catú, Alberto González, Jandrín, Borja Prieto, Camochu, Alberto (Iker Alegre, 77'), Niko.
REAL UNION: Otaño; Estrada, Sagastibeltza, Ekhi, Azkoiti, Esnaola, Llamas (Letamendia 82') , Rodellar, El Haddadi (Garcés, 87') Domínguez, Eizmendi (Capelete, 67').
EPAILEA: Leo Ollo. Txartel horiak: Pelayo (Caudal); Estrada, Rodellar (Real Union).
Sailkapeneko azken taldearen etxean berdindu zuen Real Unionek igandean, Asturiasko Mieresen. 21 jardunaldi daramatza Caudalek irabazi gabe, baina txuribeltzak ez ziren gai izan baloia sarera bidaltzeko. Norgehiagoka txarra jokatu zuten bi taldeek, belar artifizialaren gainean. Irungo taldea ez zen eroso aritu, nahiz eta abagune bat baino gehiago eduki zuen hiru puntuak eskuratzeko.
Porrota ekidin zuen behintzat, eta beste puntu bat bilduta, sei jardunaldi daramatza jada Riberaren taldeak galdu gabe. Datorren igandean, beste talde asturiar baten kontra ariko da, Stadium Galen. Villaviciosako Lealtad jaitsiera postuetan dago, eta mehatxu hori behin betiko ahazteko aukera ona izan daiteke talde txuribeltzarentzat.