PUNTU BAT BENIDORMEN AURKA
Neurketa estu bat ospatu zen atzo Artalekun, neurketa osoa oso berdinduta izan da 60 minutuetan zehar eta azkenean Bidasoak puntu batekin konformatu behar izan du (27-27)
27 – Bidasoa Irun (14+13). Ledo, Crowley (4, 1p.), Odriozola (6), Renaud-David (2), Rodrigo Salinas (6, 1p.), Tesoriere, Da Silva; Rangel, Cavero, Serrano (2), Esteban Salinas (1), De la Salud, Santano, Azkue (2), Bartók (4, 1p.), Seri.
27 – BM. Benidorm (12+15). Terçariol, Cabanas (1), Simonet (5, 1p.), Méndez (3), Parker (3), Leitao da Costa (6), Folques (4); Rodríguez, Basualdo, Hernández, Lignieres (3), Dorado, Grau (1), Nolasco (1).
Bidasoak irabazi gabe jarraitzen du Sacy Asobal Ligako bigarren itzulian, Bartzelona eta Leongo Ademarren aurka galdu ostean, atzo Benidormen aurka puntu bat soilik eskuratu zuten. Sailkapeneko zortzigarrena da Benidorm, beti arerio zaila izaten da, eta atzo argi geratu zen Bidasoa deseroso aritu zela. Puntu honekin, Bidasoak 25 puntu batzen ditu eta laugarren postuan aurkitzen da. Balonmano Logroño La Rioja hiru puntutara dituzte eta Leongo Ademar bost puntutara, txapelketako hirugarrenak eta bigarrenak direnak hurrenez hurren.
Lehen minutuetan Bidasoak 2-1eko abantaila izan bazuen ere, lehen zatiko agintea Benidormek izan zuen. Abantaila minimoak izan ziren eta minutu askotan berdinketa izan zen markagailuan, baina Bidasoak Donat Bartoken bitartez 17.minutuan markagailuan aurretik jartzea lortu zuten berriz. MInutu horietan Jacobo Cuetarak Jon Azkue zelairatu zuen, larunbateko Velux EHF Champions Leagueko neurketarako lehen minutuak jokatzeko aukera izan zuen oriotarrak. Xoan Ledok atepean egindako lanak eta Kauldi Odriozolaren bi golek atsedenaldira 14-12ko aldearekin joatea ahalbidetu zuten.
Aldageletatik bueltan Adrian Crowleyk 15-12koa ezarri zuen markagailuan, neurketako alderik handiena, baina Benidormek 0-3ko partzial baten bidez beste behin neurketa berdindu zuen. Ordutik aurrera, neurketako iniziatiba kanpoko taldearentzat izan zen eta Jacobo Cuetarak neurketa hutsarte baten bidez gelditzera behartuta ikusi zuen bere burua (18-20). Bidasoa ez zegoen eroso, baina Artalekura hurbildu zen zalegoak bultzatuta 22-22 berdintzea lortu zuen talde irundarrak. Azken hamar minutuetan oso borrokatuak izan ziren, Benidorm 22-24 aurreratu zen: jarraian, Bidasoak 24-24 berdindu zuen norgehiagoka eta azkenean 27-27koarekin bukatu zen neurketa.