Puntu bana lortu dute Ohorezko Erregionaleko taldeek
2015/12/09
Hamahirugarren jardunaldia ez da oso oparoa izan Ohorezko Erregionaleko talde bidasoarrentzat. Berdinketa bana lortu dute. Hondarribia etxean aritu da, baina ezin izan du Lesakako Beti Gazte mendean hartu (1-1). Sailkapenaren behealdean dagoen arren, arerio gogorra izan da nafarra berdeentzat. Asteburuan Oriokori egingo dio bisita Mikel Llorenteren taldeak.
Real Union Bk Ordiziako Altamiran jokatu du. Beste askotan bezala, jokoan ondo ibili da filiala, baina ezin izan ditu hiru puntuak bildu. Hurrengo jardunaldian Andoaingo Euskalduna hartuko du.