PUNTU BALIOTSUA LORTU DU BIDASOAK VALLADOLIDEN

2018/09/17
24 golen berdinketarekin bukatu zen norgehiagoka. Jacobo Cuetararen mutilek porrotaren zaporea dastatu gabe jarraitzen dute denboraldi honetan.
PUNTU BALIOTSUA LORTU DU BIDASOAK VALLADOLIDEN
Valladolid 24
24 CD Bidasoa

24-Recoletas Atlético Valladolid: César Pérez, Diego Camino (5), Serdio (3,2p), Roberto Pérez (-), Serrano (3), Miguel Camino (-), Víctor Rodríguez (2), Héctor González (1), Río (1), Adrián Fernández (5,1p), Mouriño (1), Turrado (-), Miguel Martínez (1), Dani Pérez (2).

24-Bidasoa-Irun: Luan (Xoan, ps), Zabala (1), Esteban Salinas (5), Rodrigo Salinas (4), Azkue (3), Tesoriere (-), Rudy Seri (3), Aldaba (-), Barthe (-), Iker Serrano (2), Renaud-David (4), De la Salud (2,1p).

Bidasoak balio asko duen puntu bat lortu zuen atzo Recoletas Atletico Valladoliden kantxan. Baja ugariekin ekin zion talde irundarrak partiduari, baina 60 minutuak bikain lehiatu zuten denboraldiko bigarren partiduan.

Norgehiagoka ezinhobe hasi zen irundarrentzat, 16. Minutura 4 golen errentarekin iritsi ziren (3-7), baina hurrengo minutuetan etxeko taldeak bere jokoa ezarri zuen eta emaitzari buelta eman zioten: 24.minutura 10-9rekin iritsi ziren eta atsedenaldira bi golen errentarekin, 13-11.

Atsedenaldiaren ostean, Leo Renauden bitartez, partidua berdintzea lortu zuen Bidasoak, baina etxeko taldea zen jokoaren erritmoaren jaun eta jabe. Bigarren zatiko 17.minutuan ordea Valladoliden errenta goruntz zihoan, horrek Jacobo Cuetarak norgehiagoka gelditzea behartu zuen.

Geldiunetik bueltan, aurpegi berri bat erakutsi zuen Bidasoak eta aurretik jartzea lortu zuen markagailuan (22-23). Etxekoak ez ziren kokildu eta azken minutua baino lehen 24-23koa ezarri zuten Camino eta Fernandezen golak medio. Berriro ere Cuetarak atsedenaldia esaktu zuen, jokaldia diseinatu eta azken unean Rodrigo Salinasek berdindu zuen partidua.