Puntu bakarra utzi du Bidasoan Ohorezko Erregionaleko jardunaldiak
2015/09/30
Uzta handirik ez dute bildu eskualdeko taldeek Ohorezko Erregionaleko hirugarren jardunaldian. Hondarribiak lortu du puntu bakarra, Andoaingo Euskaldunaren aurka. 3-3 berdindu zuten berdeek larunbatean Hondartzan. Neurketaren aurretik, Hondarribia Arraun Elkartea omendu zuten, San Miguel Liga irabazteagatik. Partida bat irabazi eta bi berdindu ditu Hondarribia Futbol Elkarteak. Larunbatean Mutriku liderrari egingo dio bisita (16:30).
Real Union Bk ez du liga nahi bezain ondo hasi. Neurketa bat irabazi eta bi galdu ditu, azkena Hernanin (2-0). Larunbatean Martutene hartuko du filial txuribeltzak Stadium Galen (15:30). Puntu bakar bat gehiago du Donostiako taldeak.