Puntu bakarra bildu du Mariñok lehen bi jardunaldietan
ARRATIA: Izaro, Miren, María, Maite, Jone (Nerea 76'), Toto, Nere (Elene 81'), Beitia (June 62'), Arrate (Iratxe 69'), Amaia (Alaitz 67'), Feli.
MARIñO: Laura, Maialen (Jaione 59'), Lide, María, Erkuden, Ane, Cecilia (Olatz 67'), Melodi (Irati 59'), Lucía, Enara, Udane.
Bigarren Mailatik jaitsi ondoren, Euskal Ligari neurri hartzea kostatzen ari zaio Mariñoko emakumeen talde nagusiari. Leioako Emakumeak taldearen aurka berdindu zuen lehen jardunaldian etxean (0-0), eta porrot mingarria jasan du bigarrenean, Igorren.
4.minutuan lortu zuen Arratiak lehen gola, 26.ean aldea murriztu zuen Mariñok, baina atsedenaldiaren aurreko minutuetan, norgehiagoka ondo bideratu zuten bizkaitarrek. Azken hamar minutuetan bi gol sartuta, 3-1ekoarekin hartu zuten aldagelarako bidea. Bigarren zatian, buruhauste handirik gabe eutsi zioten errentari.