Pulpo txikitu du Bidasoa Bk

2015/11/11
Pulpo txikitu du Bidasoa Bk

BIDASOA B: Zamora, Mindegia, Urdin (1), D. Rincón (2), F. Rincón (2), Cambronero (6), Martínez (3), Calderón (1) Gómez (5), Satrustegi (3), Eizagirre (1), Martín (3), Jauregi (5, Santa Cruz.

Zumaiara egin du azken irteera Bidasoa Bk. Estatuko Lehen Mailako azken sailkatua da Pulpo, eta larunbatean ezin izan zion filial irundarrari aurre egin. Defentsa sendoa osatu zuen Bidasoa Bk, eta ia bederatzi minutu behar izan zituen Pulpok lehen gola sartzeko (1-5). Baina bigarrena egin zuenerako beste hamar pasa ziren, eta partida erabakita zuen filialak ordurako (2-10). Neurketa erosoa izan zen Bidasoako gazteentzat. Guztira hamalau gol besterik ez zituzten jaso. Sailkapeneko hirugarren tokian daude, eta Gure Auzune hartuko dute larunbatean Artalekun (16:30).

Jaitsiera postuetan sartu da Hondarribia

Burua altxa ezinean dabil Euskal Ligako Hondarribia Eskubaloia. Neurketarik ez du irabazi oraindik, eta ondorioak agerian gelditzen hasi dira. Azken aurreko postuan daude berdeak, larunbatean Oñatin galdu ondoren (Aloña Mendi 28-20 Hondarribia). Igande eguerdian Ereintza B hartuko du Hondarribiak Hondartza kiroldegian (12:00).