Puente Genilen mende egon da Bidasoa

2017/09/18
Puente Genilen mende egon da Bidasoa

PUENTE GENIL: Oliva; Rudovic (5), David Jiménez (8), Moreira (5), Cuenca (2), Chispi (3), Curro Muñoz (1). De Hita, Nacho Moya (2), Bujalance (1), Juanlu Moyano (4), Revin Leo Almeida (3).


BIDASOA: Xoan Ledo; Azkue (1), Odriozola (7), Popovic (2), Muiña (1), Lancina, Leo Renaud-David (3). Zubiria, Nonó (2), Mikel Redond, Beltza, Cavero (3), Aldaba (3), Iker Serrano (3).

MARKAGAILUA: 3-3, 4-4, 8-6, 11-7, 15-9,19-10 (atsedenaldia); 22-13, 23-15, 25-17, 28-19, 32-23, 34-25.

Ligako lehen bi partidak galdu ditu Bidasoak. Ezustekoa hartu zuen lehen jardunaldian etxean, eta Artalekutik kanpoko lehen hitzorduan, kolpe ederra jaso du. Talde ahula izan zen larunbatean, hauskorra, eta erraz menderatu zuen Puente Genilek. 3-4koa izan zen horien azken abantaila, baina hortik aurrera,  neurketaren agintea hartu zuen etxeko taldeak.

Eraginkortasun itzela eduki zuen erasoan, eta abantaila handia lortu zuen atsedenaldirako (19-10). Bigarren zatian gorabeherak izan zituen arren, Puente Genilek kontrolpean eduki zuen norgehiagoka. Hasiera kaskarra eman dio Bidasoak ligari. Gainera, erronka zaila du hurrengo hitzorduan, Leongo Ademar hartuko baitu asteazkenean Artalekun (20:30).