PORROTARIK GABEKO DENBORALDI HASIERA

2021/11/03
PORROTARIK GABEKO DENBORALDI HASIERA
C.D. Urgara Txingudi 13
10 Waterpolo Sestao

C.D. Urgara Txingudi emakumezkoen taldeak 13-10 irabazi zion Sestaori lehia estu baten ondoren 

Lehengo igandean, urriak 31n, C.D. Waterpolo Urgara Txingudik Sestaoren kontra irabazi zuen Euskal Herriko txapelketaren barruan jokatu zen partiduan. Irundarrentzat bigarren jardunaldia zen, baita denboraldi honetan garaipena lortzen zuten bigarren aldia ere. Getxoko taldearekin egin zuten moduan, Urgarakoek Sestaoko neskak Azken Portun jaso zituzten.

Oraingo honetan, norgehiagoka estua bizi izan zuten etxekoek. Getxoarren kontra 18-2 gailendu baziren ere, igandean hiru puntuko aldearekin soilik amaitu zen partidua, 13-10 lortuz irundarren alde. Urgarak hirugarren laurdenean gogortu zuen jokaldia eta horrela, markagailuari buelta ematea lortu zuen, bai defentsan eta baita erasoan ere lan izugarria eginez.