Porrotarekin ekin dio Bidasoak ligari

2017/09/11
Porrotarekin ekin dio Bidasoak ligari

BIDASOA: Ledo, Crowley (1), Kauldi (4), Renaud (4), Salinas (2), Popovic (1), Lancina (2). Zubiria, Cavero (1), Vázquez, Beltza, Aldaba, Nonó (3), Serrano (5), Muiña, Azkue, Lancina (2).

HUESCA: Gómez, Selicani (5), Carmona (4), Félez (2), García (4), Fuentes (3), Zungri (4). Abadia, Val, Pérez (2), Carro, Cruz, Mira, Arguillas, Bonano (3).

Etsipena hartu dute Artalekuko zaleek Asobal Ligako lehen jardunaldian. Etxean galdu du Bidasoak, kantxan askoz gehiago izan ez den Huescaren kontra. Eraginkortasunean egon da aldea, erasoan huts egite handiak egin baititu Jacobo Cuétararen taldeak. Horren erakusgarri, zazpi metroko bost jaurtiketetatik bakarra sartu duela. Punteria zorroztu beharko du etorkizunean.

Lehen abantailak Bidasoaren aldekoak izan dira, baina 7-5ekoaren ondoren, 1-5eko partziala jaso du (8-10). Atsedenalditik bueltan zazpi goleko errenta ere eduki du Huescak, eta nahiz eta etxeko taldeak desabantaila murrizteko ahaleginak egin dituen, kontrolpean izan du neurketa. Lanean jarritu beharko du Bidasoak, hurrengo jardunaldietan maila hobea eman ahal izateko.