Porrotarekin amaitu du liga Bidasoak

2017/05/29
Porrotarekin amaitu du liga Bidasoak

Cangas do Morrazoko O Gatañalen galdu zuen larunbatean Bidasoak, 2016/2017 sasoiko azken jardunaldian. Galiziarrek mailari eutsi zioten garaipenari esker. Neurketari hasiera ona eman zioten irundarrek, eta lehen abantailak eduki zituzten. 12.minutuan 8-9 irabazten ari zen Bidasoa. Hortik aurrera, etxekoek agintea hartu zuten. Zaleen laguntzarekin, erasoko joko eraginkorra egin zuen Morrazok, eta 20 gol egin zizkion Bidasoari lehen zatian (20-16).

Defentsako planteamendua aldatu eta 5-1ekoa osatu bazuen ere, Bidasoak ezin izan zuen galiziarren bultzada gelditu. Azken txanpan markagailuan gerturatzea lortu zuen, 28-26koarekin. Morrazok, ordea, ez zuen Asobal Ligan jarraitzea arriskuan jartzetik utzi. Hamaikagarren postuan bukatu du liga Bidasoak, 23 punturekin. Kopakoa izango da Bidasoaren hurrengo hitzordua, ekainaren 9an Leonen, Granollersen aurka.

Leo Renaud Bidasoara itzuliko da

2017/2018 denboraldirako lehen fitxaketaren berri eman du Bidasoak. Leo Renaud frantziarra (1987) Artalekura bueltatuko da, eta bi denboraldiz defendatuko du Bidasoaren elastikoa. 2011tik 2013ra jokatu zuen Renaud-ek Irunen, Asobal Ligara jauzia eman aurretik. Bi denboraldi egin zituen ondoren Ciudad Encantadan. Azken bi urteetan, Frantziako ligan aritu da, Istres-en eta Caen-en.