Porrotarekin amaitu du Bidasoak lehen itzulia

2016/12/11
Porrotarekin amaitu du Bidasoak lehen itzulia

BIDASOA: Dejanovic, Crowley (3), Nonó (3), Odriozola (4), Serrano (3), Muiña, Azkue (5). Zubiria, Cavero, Martínez, Beltza, Aldaba, Borragán, Basaric, Popovic (2), Lancina (2).

MORRAZO: Hermones Silva, Pousada 1), Rubén Soliño, Jesús Soliño (4), Krook, Cerqueira (5), Castro. Salazar, Simes (5), Pombo (1), Da Costa, Muratovic (2), García, Milosevic (6), Potic (2).

MARKAGAILUA: 2-3, 4-6, 7-8, 7-10, 7-10, 10-11 (atsedenaldia); 12-13, 14-14, 16-19, 17-21, 19-24, 22-26

Ezusteko porrota jasan du Bidasoak, Asobal Ligako lehen itzuliko azken jardunaldian. Sailkapeneko azkena zen Morrazo, baina talde bidasoarra baino gehiago izan da Artalekun. Galiziarrek hasieratik hartu dute agintea. Jacobo Cuétarak defentsa aldatu behar izan du, eta Kauldi aurreratu du, Morrazoren lehen lerroaren lana oztopatzeko asmoz. Kauldik berak markagailua berdintzeko aukera izan du atsedenaldiaren aurretik, baina 10-11koa irudikatu du azkenean.

Bigarren zatiaren hasieran, Bidasoak abantaila hartzea ere lortu du, Popovicen gol bati esker (14-13). Hortik aurrera, ordea, galiziarrak nagusi izan dira berriro. Irundarrek ez dute lehia estutzeko beste aukerarik eduki. Bost minutu falta zirela, bost goleko errenta zuen Morrazok. Ez du irabazteko gehiegi sufritu behar izan.