PORROTA EMAKUMEZKOETAN, GARAIPENA GIZONEZKOETAN
Lekaeneak jardunaldi gazi gozoa bizitu zuen asteburuan, emakumezkoetan UCAM Cartagena gailendu zitzaien, baina gizonezkoetan, L’Escala baino gehiago izan ziren; biek etxetik kanpo jokatu zuten
Lehen aldiz denboraldian, Iberdrola Ligako Lekaenea klubeko emakumezkoen taldeak neurketa bat galdu egin zuen. UCAM Cartagena sailkapeneko bigarrenaren aurka izan zen, 4-2 etxetik kanpo, eta emaitza honen bidez murtziarrek puntuetan irundarrak berdindu dituzte. Gizonezkoek ordea, bigarren postuan indartsu jarraitzen dute eta Katalunian jokatutako azken neurketan 2-4 gailendu ziren L’Escala Maha Tenis taldeari.
Gizonezkoen neurketan, Champions League txapelketan aritu ez ziren Taras Merzlikin, Endika Diaz eta Thomas Le Breton jokatu zuten . Merzlikinek irundarrak aurreratu zituen Norbert Tauler garaituta, baina hurrengo jokoan Iker Gonzalezek Thomas Le Breton garaitu eta neurketa berdindu zuen. Endikak 3-1 menderatu zuen Sergi Grau eta Tarasek 3-2 garaitu zuen Iker Gonzalez, beraz, markagailuan 1-3 jarri zen Lekaenea. Endikak lortu zuen neurketako azken puntua, 3-2 garaitu zuen Tauler eta 2-4koa ezarri zuen markagailuan. Emaitza honen bidez, sailkapeneko bigarren postuan jarraitzen du Lekaeneak eta datorren astean, liderra jasoko dute Irunen, Cajasur Priego talde andaluziarra.
Bolada ona eten zutenak Lekaeneako Iberdrola Ligako taldea izan zen. UCAM Cartagena, bigarren sailkatuaren aurka lehiatu ziren, eta euren etxean ezin izan zuten ez garaipena eta ez berdinketa eskuratu. Talde irundarra Maria Xiaorekin, Roxana Iamendikin eta Chia-Chih Linekin bidaiatu zuten murtziara eta esan bezala, esku hutsik bueltatu ziren irunera. Irundarrek ez zuten neurketa gaizki hasi, Iamendik lehen jokoa galdu zuen Xin Liuren aurka, baina hurrengo bi puntuak Linek eta Xiaok, 3-0 eta 3-1 hurrenez hurren, irabazita markagailua irauli zuten. Bikotekako neurketan ordea, murtziarren neurketa berdindu zuten eta ondorengo jokoan, azken puntuan etxekoek 3-2koa ezarri zuten. Inflexio puntua izan zen hura eta irundarren ezin izan zuten azken jokoan berdinketa erdietsi, beraz, azken markagailua 4-2koa izan zen. Emaitza honekin, UCAM Cartageneak sailkapenean berdindu du Lekaenea, biak 12 punturekin sailkapeneko liderrak dira momento hauetan. Asteburu honetan, Sonia Etxazarreta Kirol Gunean, Hotel-Museo Patria Chica Priegoren aurka 2019ko neurketekin bukatuko dute.