Porrota ekidin du Real Unionek Zamudion
ZAMUDIO: Ibon, Etxaniz, Iriondo, Degre, Garmendia, Huidobro (Galdós, 74'), Ander Garmendia (Revuelta, 82'), Luariz, De Eguino, Alday, Arman.
REAL UNION: Otaño, Gorosabel, Ekhi, Esnaola, Urkizu, Alonso (Hernáez, 61'), Rodellar, Eizmendi, Juan Domínguez, Ozkoidi, Mujika.
GOLAK: 1-0: Alday (72'). 1-1: Ekhi (86').
EPAILEA: Arias Rodríguez. Txartel horiak: De Gregorio, Arman (Zamudio); Ozkoidi, Gorosabel (Real Union).
Multzoko azken sailkatuaren etxean galtzetik gertu izan da Real Union. 72. minutuan sartu du gola Zamudiok, eta neurketa amaitzear zegoela, 86.ean berdindu dute txuribeltzek, Ekhi Senarren golari esker. Bigarren berdinketa du Unionek jarraian, eta hiru jardunaldi daramatza irabazi gabe. Hurrengo jardunaldian erronka zaila izango du, indartsu dabilen Athletic B hartuko baitu. Jokalekua izango dute irundarrek alde, Stadium Galen izango baita lehia.