PONTEVEDRA, BESTE BEHIN, GOTORLEKU
80 talde baino gehiagok parte hartu zuten Espainako Sprint Txapelketan, Santiagotarrakek 10.postuan bukatu zuen taldekako sailkapena.
Ostegunean bidaiatu eta igandean domin eta lorpen ugarirekin bueltatu ziren Santiagotarrakeko palistak Pontevedratik. Espainiako Sprint Txapelketa zuten lehiatzeko, 200 eta 500 metroetako probak, eta, beste behin, Bidasoa ibaian entrenatzen duen klubak, klubaren esanetan, “emaitza bikainak” erdietsi zituzten.
Orotara, bakarkako lanean (K1 modalitatean), Pontevedrara bertaratu ziren zortzi palistek hiru domin eta bi laugarren postu erdietsi zituzten:
• K1 200 Junior emakumezkotan: Uxue Arsuaga 2. eta Maialen Arsuaga 3.
• K1 500 Junior emakumezkotan: Maialen Arsuaga 5., Eider Amundarain 7. eta Uxue uretara erori egin zen finalean.
• K1 200 Senior emakumezkotan: Nerea García 4.
• K1 500 Senior emakumezkotan: Nerea 3.
• K1 500 Senior gizonezkotan: Aitor Gorrotxategi 5.
Uxue Arsuagak zilarrezko domina eskuratu zuen eta Mailen Arsuagak zein Nerea Garciak brontzezkoa. Zaila zen hura gainditzea, baina bikotekako lanean (K2 modalitatean), bi domin gehiago eskuratu zituen Santiagotarrak Elkarteak.
• K2 200 Junior emakumezkotan: Arsuaga ahizpak 1. eta Eider Amundarain-Irene Gorrotxategi 6.
• K2 500 Junior emakumezkotan: Arsuaga ahizpak 1. eta Eider Amundarain-Irene Gorrotxategi 4.
Asteburuan zehar Uxue eta Maialen Arsuaga ahizpen lana goraipatzekoa izan zen. Bakarkakoan domina bana eskuratu ostean, bikotekako bi distantzietan urrezko domina eskuratu zuten. Ez hori bakarrik, oraindik ziurra ez den arren, aukera garbiak dituzte Europako Txapelketan parte hartzeko plaza bat izateko.
Aitor Zabalak, Santiagotarrak Elkarteko entrenatzaileak, Ponetvedrara bidaitu zuten zortzi palisten lana txalotu nahi izan zuen: “harrigarria izan da zortziek egin duten lana. Juniorretan sekulako maila zegoen, selektiboak ziren eta K1eko frogek Europa eta Munduko Txapelketetan parte hartzeko sailkapena ematen zuten. Maila horretan, dominak eta lehen postuak eskuratu ditugu. Itzela izan da txapelketa”.
Argi geratu da Bidasoa ibai ertzean kokatuta dagoen elkartearen lana zoragarria izaten ari dela, harrobia behar bezala landuz, Espainiako Txapelketetan jauzi ederra ematen ari dira palistak.