PLAIAUNDIN JOKATUKO DIRA EUSKAL LIGETAKO FINALAK
Maiatzaren 20an jokatuko dira 16 eta 18 urtez azpiko finalak, baita Bultzako liga inklusibokoak ere
Plaiaundi izanen da Euskal Ligetako finalen egoitza. Maiatzaren 20an jokatuko dira finalak eta bortz neurketa izanen dira guztira: 16 eta 18 urtez azpiko bina eta Bultza liga inklusiboko bertze bat.
Euskadiko Errugbi Federazioak eta Txingudi Rugby Klubak, elkarlanean, urteko hitzordua garrantzitsuenetako bat Plaiaundira ekartzea lortu dute. Sortu duten hitzarmenaren ondotik, Plaiaundik hartuko ditu denboraldi honetako Euskal Ligetako finalak. Zehazki bortz partidu jokatuko dira, maiatzaren 20an: 16 eta 18 urtez azpiko emakume eta gizonezkoak eta Bultza inklusibokoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako, Errioxako eta Iparraldeko 72 taldek hartu dute parte guztira, aurtengo Euskal Ligako maila guztietan. Aurreko urtean final guztiak egoitza bakar batean pilatzea erabaki zuten eta beraz, aurten ere horrela eginen dute. Plaiaundi izanen da egoitza hori eta Txingudi Rugby Kluba izanen da antolatzailea, Euskadiko Errugbi Federazioarekin batera. Berritasun moduan, aurten Bultza Ligako finala ere jokatuko da. Azken Liga hau gaitasun desberdineko pertsonak kirol-jardueran integratzera bideratua dago, adinaren eta sexualen arabera sailkatu gabe.
Plaiaundin egitea Txingudi Rugby Klubaren gaitasuna kontuan hartuta erabaki da. Bidasoaldean errugbia zabaltzeko eta sustatzeko lanean aitzinera egiten laguntzen duen kluba da eta horren harira, euskal errugbiaren erreferentea. Maiatzaren 20ra begira, hainbat gizarte-erakunderekin ari da Txingudi lanean. Honez gain, egun horretan ospatuko diren finalak internet eta telebista bidez jarraitu ahal izanen dira.