PIOTR MIELCZARSKI POLONIARRA BIDASOAKO DIZIPLINAN SARTUKO DA
Erdiko atzelari gaztea utzita ariko da BM Guadalajaran 2024/25 denboraldian
CD Bidasoak eta Piotr Mielczarski jokalariak akordioa lortu dute eta horren arabera, datozen bi denboralditan poloniarra Bidasoako diziplinan sartuko da. Hala ere, heldu den denboraldian, 2024/25ean, utzita jokatuko du BM Guadalajaran.
Erdiko atzelaria da Piotr Mielczarski poloniarra, 197 zentrimetro ditu eta ezker hegalean ere aritzeko gai da. Central Ligan (Poloniako Bigarren Mailan) aritu da denboraldi honetan, SMS Kielcen. Ligako jokalari onena izendatua izan zen pasa de irailean eta txapelketako ezker hegal onena bezala ere aritu dute. Gainera, SMS Kopako MVPa izan da (hiru aldiz irabazi du Kopa) eta lehen finalerdiko jokalari onena ere izan da poloniarra.
Bere herrialdeko selekzioaren deialditan ere sartu izan da, beteko mailetan, eta selekzio absolutuaren deialdi batean debut egin duen jokalaririk gazteena da (2023ko abuztuan deitu zuen Marcin Lijewski hautatzaileak). Joan den udan Alemanian jokatu zen junior mailako Munduko Txapelketan egon zen eta 12 gol sartu zituen guztira, jokatutako lau partiduetan.
CD Bidasoako Julen Aginagalde kirol zuzendariak Piotr Mielczarskiren fitxaketa positiboki baloratu du: "Uste dugu garrantzitsua zela utzita irtetea eta minutuak izatea, garrantzitsua izango da berarentzat esperientzia hartzeko". Aginagaldek adierazi du Mielczarski "Poloniako balio handienetako bat" dela eta jokoan duen lekualdaketa azpimarratu du. "Gol asko du, bai hegalean, bai erdikoan, eta oso jokalari azkarra da jokatzeko orduan. Bi posizioetara egokitu daiteke, erdiko zein ezker hegalekora, eta orain dauzkagunen ezaugarri ezberdinak dituen jokalaria da; beraz, etorkizunean Bidasoa Iruni asko lagundu ahal izango dion jokalaria izango da".
Aurreko ikasturtean Jakub Sladkowski iritsi zen eta orain Piotr Mielczarski. Orain biak arituko dira utzita BM Guadalajaran, 2024/25 denboraldi bukaera bitarte. Honekin, CD Bidasoak aurrerapausoak ematen jarraitzen du nazioarteko talentu gazteak erakartzeko eta fitxatzeko.