Petriacq eta Tabarant izan dira onenak Donibane Lohizune-Hondarribian
2016/10/24
Bidasoaren ibaiaren iparraldekoak izan dira Donibane Lohizune-Hondarribia Euskal Herriko Maratoi Erdiko azkarrenak. Euskal herritarra izan da gizonezkoetan onena, Lionel Petriaq baionarra, hain zuzen ere, 1:12.50eko markarekin. Emakumezkoetan, Lourdesko Anne Tabarantek lortu du garaipena (1:25.54). Bi bidasoar sartu dira, baina, haien atzetik. Jose Antonio Gomez irundarra gizonezkoetan, eta Claudia Behobide hondarribiarra emakumezkoetan. Haizearen eta euriaren ondorioz, bereziki gogorra izan da erlaitzeko bidea. Hortaz, denbora onenetatik urrun samar geratu dira korrikalariak.