Penalti batek eman zion garaipena Real Unioni
Real Unionek Stadium Galen eskuratu, pasa den larunbatean, berriz ere garaipena, Gimnàstic Tarragona taldearen kontra. 1-0eko markagailuarekin irabazi zuen talde txuribeltzak, 72. minutuan Quique Riverok penaltiz sartutako gol bate esker.
Euripean eta putzuz beteriko zelai batean jokatu zuen Real Unionek Gimnàstic Tarragona taldearen kontrako partidua. Lehen zatian, ez talde batez ez bertzeak ere, ez zuten aukera haundirik sortu gola sartzeko. Etxekoek pare bat eduki zuten, baina ezin izan zuten errematatu. Lehen abaguanean, Koldo Obietak burós errematatu zuen korner bat eta Rebollo atezainak baloia aldaratu zuen. Aldaratzean, Olaortuaren oinetan erori zen baloia eta honek erdiratu egin zuen, baina berriz ere atezainak urrundu ahal izan zuen. Bigarrena berriz ere Obietak izan zuen. Sergio Santosek eskuin hegaletik erdiratu zuen jaurtiketa eta langa gainetik errematatu zuen Obietak.
Bigarren zatian, Nàstic-ek izan zuen partiduko lehen aukera, baina Victor Narro ez zen baloi luze batera ailegatu. Jokalari berak izan zuen hurrengo aukera ere, area Titian egindako jaurtiketa batekin, baina ezin izan zuen atea hartu. Hurrengo jokaldian lortu zuen Real Unionek markagailuan aitzina hartzea. 70. minutuan, Sergio Santos area barrura sartu zen, baloia erdiratu eta honek aurkariaren atzelari baten bemoan eman zuen. Penaltia erabaki eta Quique Riverok izan zuen hau botatzeko aukera, gola sartuz eta garaipena emanez Real Unioni.
Honen ondotik, Real Unionek Unionistas taldea bisitatuko du hurrengo larunbatean, azaroaren 2an, 21:30ean.