Pauso handia eman du Bidasoak
SINFIN: Sánchez, Amarelle (6), Prieto (1), Paredes, Río (2), Herrero (4), Jorajuría. Muñiz, Herrero, Pla, Blázquez (1), Postigo (4), Makaria, Calderón (2), Ros (2).
BIDASOA: Dejanovic, Crowley (3), Beltza, Nonó (4), Odriozola (5), Borragán (4), Popovic (3). Cavero, Vázquez (1), Martínez, Zubiria, Muiña (2), Basaric (1), Azkue (2), Lancina (4).
MARKAGAILUA: 2-2- 2-8, 5-9, 7-10, 8-13, 10-15 (atsedenaldia); 12-16, 15-19, 17-22, 19-24, 21-26, 22-29.
Santanderko La Albericia pabiloi historikoan irabazi du Bidasoak. Garaipen bana lortu du bigarren itzuliko lehen bi jardunaldietan, eta hamabost punturekin, gero eta gertuago dauka mailari eusteko helburua. Santanderren, irundarren defentsa izan da garaipenaren oinarri. 6-0koa gainditzeko zailtasun handiak izan ditu Sinfinek lehen zatian, eta Bidasoak min handia eragin dio kontraerasoan. 10-15eko emaitza esanguratsuarekin iritsi da atsedenaldia.
Bigarren zatiaren hasieran, etxekoak berpiztu egin dira, eta desabantaila murriztu dute (17-20). Beste behin ere hurbildu dira markagailuan, amaierarako hamar minutu falta zirela (21-24). Azken minutuetan, ordea, indar handiagoa eduki du Bidasoak, aldaketa gehiago egin baititu Jacobo Cuétarak neurketan zehar. Errenta handitu dute irundarrek amaieran, garaipen erosoa lortzeko. Zazpi puntuko aldea du orain Bidasoak jaitsiera postuekiko.