PATRICK SEQUEIRA DEPORTIVO LUGO TALDERA JOANGO DA

2022/07/05
PATRICK SEQUEIRA DEPORTIVO LUGO TALDERA JOANGO DA

Real Unionen eta CD Lugoren arteko akordio baten ondorioz, atezain costarricarra Galiziako taldera joango da jokatzera

Real Unionek eta Club Deportivo Lugok akordio batera iritsi dira eta horren ondorioz, Patrick Sequeira talde galiziarrera joango da datorren denboraldian. Akordio honen arabera, gainera, atezain costarricarra etorkizunean beste talde batera joaten bada, Real Unionek %20a jasotzeko eskubidea izango du.

Patrick Sequeira 2019ko udan iritsi zen Irunera Costa Ricako Lehen Mailako Deportivo Saprissa taldetik. Azken lau denboraldi hauetan 36 neurketa jokatu ditu atezainak Real Unionekin, Bigarren B Mailako, Lehen RFEF Mailako, Errege Kopako eta RFEF Kopako partiduetan. 2021/22ko denboraldian berriz, lau norgehiagoka jokatu ditu, Ligako hiru eta Errege Kopako bat, guztira 360 minutu arituz.

Real Unionetik jokalariaren profesionaltasuna eskertu nahi izan dute eta etorkizunean zorte ona opa nahi izan diote.

(Argazkia: Haimar Marcos)