Palmarekiko abantaila berreskuratu du Bidasoak

2016/04/24
Palmarekiko abantaila berreskuratu du Bidasoak

ALCOBENDAS: Rodríguez, López (1), Díez (1), Catalina (3), Giménez, González, Calle, Velasco (3), Muñoz (3), Llopis (1), García (1), Barba (6), Gimeno, Pérez (1)

BIDASOA: Dejanovic, Zubiria, Cavero (2), Vázquez, Martínez (2), Crowley (1), Beltza, Portero (3), Villar (5), Kauldi (6), Muiña (1), Bezbradica (1), Mouriño (2), Davidovic (4), Azkue (5).

MARKAGAILUA: 1-2, 2-5, 4-10, 5-11, 6-15, 10-17 (atsedenaldia); 11-18, 11-22, 12-24, 16-25, 19-29, 20-32.

Jardunaldi borobila izan da 26.a Bidasoa-Irunentzat. Alde batetik, eta batez ere, bere maila berreskuratu zuelako talde irundarrak, Alcobendasen irabazteko. Baina bestalde, Palma del Riok Bartzelonan galdu zuelako ere bai (32-28). Emaitza horiek bigarren postuan kokatu dute berriro Artalekuko taldea, andaluziarrekiko bi puntuko abantailarekin.

Octavioren kontrako berdinketak eragindako mina ondo kanalizatu zuen Bidasoak, eta nagusi izan zen Alcobendasen. Defentsako lanak abantaila handia hartzeko aukera eman zion laster talde irundarrari. 23.minutuan, bederatziko aldea zuen jada Bidasoak (6-15). Bigarren zatiaren hasieran erabaki zuen norgehiagoka, gol bakarra sartu baitzuen Alcobendasek lehen hamabi minutuetan (11-23). Lana garaiz eginda, amaiera erosoa izan zuen partidak Bidasoarentzat.