Ozta-ozta, baina berriro irabaztea lortu du Bidasoa Bk

2015/12/09
Ozta-ozta, baina berriro irabaztea lortu du Bidasoa Bk

BIDASOA B: Zamora, Aldanondo (3), Urdin, D.Rincón (8), F.Rincón (5), Cambronero, Martínez, Calderón, Gómez (8), Mindegia, Satrustegi (2), Eizagirre (4), Martín, Ruiz (2).

MARKAGAILUA: 3-2, 6-6, 8-8, 11-10, 14-12, 16-15 (atsedenaldia); 19-17, 22-20, 23-23, 25-26, 28-29, 31-32.

Leioan berreskuratu zuen Bidasoa Bk garaipenaren bidea. Bi porrot zeramatzan segidan, baina Askartza menderatu zuen larunbatean (31-32). Pedro Salcedok zuzendutako filiala markagailuan atzetik ibili zen norgehiagokaren zatirik handienean. Bigarren zatian aurrea hartzea lortu zuten arren, abantaila estua izan zen beti. Askartzak markagailua berdindu zuen azken minutuan, baina Iñigo Gómezek garaipena eman zion filialari, azken gol erabakigarriarekin. Larunbatean Uharte liderra hartuko du Bidasoa Bk Artalekun (16:30). Neurketa guztiak irabazi ditu talde nafarrak orain arte.