"OSO ZAILA DEN JOKALEKU ETA TALDE BATEN KONTRA JOKATUKO DUGU"

2021/10/28
"OSO ZAILA DEN JOKALEKU ETA TALDE BATEN KONTRA JOKATUKO DUGU"

Puente Genil taldearen aurka du C.D. Bidasoa Irunek hitzordua larunbat honetan, baina "indartsu eta pozik daude" azkeneko partiduan lortutako emaitzarekin. 

EHF European League-ko partidua irabazi ondoren, C.D. Bidasoa Irunek hitzordua izango du hurrengo larunbatean, urriak 30an, Puente Genilen kontra. Partidua garrantzitsua izango da talde irundarrarentzat; izan ere, "Puente Genil arerio zailak izan daitezke", Jacobo Cuetararen esanetan. Hala ere, Pfadi Winterthur taldea etxean gaindituta, talde irundarra pozik dago lortutako errendimenduarekin. Cuetarak aipatu duen moduan, "garrantzitsua baita puntuak gehitzen jarraitzea eta taldeak erritmo gehiago edukitzea etorriko diren partiduetarako".

Andaluziarrak, Nava taldearekin batera, Sacyr Asobal liga honetan ezustekoak izan diren bi talde dira. Nahiz eta azken aldian ez dituzten emaitza onak lortu, Jacobo Cuetarak esan duen moduan, "jokaleku konplexua izango da eta partiduan bertan ikusko dute Puente Genilekoen egoera zein den". Talde indartsua dela aipatu du Cuetarak, "jokaldi azkarra duena eta defentsa sendoa". Hala ere, entrenatzaileak berak gaineratu du garrantzitsuena beraien mailan zentratzea izango dela, arerioaren jokaera alde batera utziz.

Jacobo Cuetarak Puente Genilek dituen bertuteak goraipatu ditu gaurko prentsaurrekoan: "fisiko indartsua duen taldea da, ahalmen handikoa, kanpoko jaurtiketa onarekin, azkarra eta defentsa sendoa duena. Aurten, lehengo urtean bezala, talde emankorra du eta etxean jokatzeak laguntzen ditu".

Larunbateko hitzordurako Cuetarak lehendabiziko taldeko jokalari bat bertan behera utzi beharko duela esan du eta erabaki hori gaur hartuko duela. Lesioak direla medio, C.D. Bidasoako jokalarien ehuneko handi batek ez ditu partidu asko jokatu, baina horrek "gehiegi erangigo ez diela" aipatu du. Puente Genilen kontrako partidua eta gero, talde irundarrak geldialdia izango du eta hori dela eta, "egin behar duten bidai luze honek ez diela ondoriorik suposatuko hurrengo partiduetarako" adierazi du Cuetarak.