Oso gertu zituen puntuak galdu ditu Bidasoak
CIUDAD ENCANTADA: Vial, Vainstein (6), Ariel (1), Medina (7), álves (8), López (3), Perovic (1). Canyigueral (1), Mendoza, Hugo López, Herrero, Nolasco (2), Garajonay.
BIDASOA: Dejanovic, Beltza, Aldaba (2), Nonó (6), Odriozola (2), Muiña (4), Popovic. Zubiria, Cavero, Martínez (1), Crowley, Borragán (9), Serrano (3), Basaric, Azkue (1), Lancina.
MARKAGAILUA: 1-2, 3-4, 6-6, 8-7, 9-9, 10-12 (atsedenaldia) 12-16, 15-18, 19-20, 22-22, 27-25, 29-28.
Cuencan galdu zuen larunbatean Bidasoak, norgehiagokaren zatirik handienean markagailuan aurretik ibili ondoren. Ondo aritu ziren horiak lehen zatian, 10-12ko abantailarekin iritsi baitziren atsedenaldira. Bigarrena bikain hasi zuten, bost goleko errenta hartzeraino (12-17). Hortik aurrera, ordea, etxeko taldea desabantaila murriztuz joan zen. Amaierarako hamar minutu falta zirela, Ciudad Encantadak markagailuan aurretik jartzea lortu zuen (23-22). Minutu eta erdi falta zela, Bidasoak berdintzeko erasoa izan zuen, baina baloia galdu zuen. Sergio Lopezek partida erabakitzeko baliatu zuen aukera.