Orioko jaitsiera irabazi du Hondarribiak

2018/02/20
Hondarribia Arraun Elkarteko Ama Guadalupekoak irabazi du Oriaren XXIV.Traineru Jaitsiera, gizonezkoen maila nagusian. Segundo bakarreko aldea atera dio, hori bai, Zierbenako ontziari. Bost gehiago behar izan ditu Oriok, etxeko ontziak.
Orioko jaitsiera irabazi du Hondarribiak

Hondarribia Arraun Elkarteko “Ama Guadalupekoak” irabazi du Oriaren XXIV.Traineru Jaitsiera, gizonezkoen maila nagusian. Segundo bakarreko aldea atera dio, hori bai, Zierbenako ontziari. Bost gehiago behar izan ditu Oriok, etxeko ontziak.

Emakumeetan, Hondarribiko ontzia bosgarren izan da, San Juan, Orio, Donostia eta Hibaikaren atzetik. San Juanek 45 segundoko aldea atera badio ere, Hibaikarekiko bost baino ez dituzte galdu berdeek. Hortaz, onenekin lehiatu ahal izateko bidean dira hondarribiarrak.