ORIO NAGUSI DENBORALDIKO LEHEN ESTROPADETAN
Bilbo eta Zierbenan ospatutako Eusko Label Ligako denboraldi berriko lehen bi estropadetan Hondarribia Arraun Elkartea laugarren postua eskuratu zuen
Inoiz baino lehiatuagoa izango da aurtengo Eusko Label Liga, baina momentuz, lehen bi estropadetan Orio izan da Espainiako 12 traineruetatik indartsuena. Lehen bi jardunaldiak Bizkaiko uretan izan ziren, larunbatean X. Bilboko Bandera eta igandean XXXVI. Zierbena Petronor Bandera, eta bietan Ama Guadalupekoa ohorezko txandako postuetan bukatu zuen, laugarren hain zuzen ere.
Bilboko estropada erlojupeko modalitatean jokatu zen. Azkenaurrekoak izan ziren lana betetzen Mikel Orbañanosen mutilak eta estropadako erreferientzia guztiekin arraun egiteko aukera izan zuten. Hala ere, aurtengo Eusko Label Liga ez da azken urteetakoa bezala, talde asko segundu berberean lehiatzen arituko dira eta hirugarren postutik seigarrenera jeistea detaileek erabaki ditzakete. Orioren San Nikolas ontzia izan zen eguneko azkarrena, kronoa 19:31,22an gelditu zuen, Santurtzi, Zierbena eta Hondarribiaren aurretik, 13 segunduetara. Ligako azken urteetako garailea, seigarren bukatu zuen estropada eta hauen atzetik, Donostiarra, Kaiku, Cabo, Lekittarra, San Pedro eta Astillero bukatu zuten.
Igandean Eusko Label Ligako traineruan Zierbenako uretara mugitu ziren eta itsasoko estropadetan erlojupekoan bezain indartsu dabiltzala erakutsi zuen Oriok. Hondarribia Arraun Elkartea Santurtzi eta Zierbenarekin batera lehiatu zen eta txandan hirugarren bukatu zuten. Aurretik, Zierbena sartu zen eta eguneko hirugarrena bigarren txandatik Donostiarra izan zen. 19:25,92 denbora egin zuen Orio eta Hondarribiarren atzetik, Urdaibai bukatu zuen bostgarren, Kaiku seigarren, Santurtzi zazpigarren, Ondarroa zortzigarren, Cabo bederatzigarren, Lekittarra hamargarren, San Pedro hamaikagarren eta berriro ere azkena Astillero izan zen.
Sailkapen nagusian Orio liderra da 24 punturekin, Zierbenak 20 punturekin jarraitzen dio eta hirugarren postuan Donostiarra eta Hondarribia 18 punturekin berdinduta daude. Atzetik, Santurtzi bostgarrena da 17 punturekin, Urdaibai seigarren 16rekin, Kaiku zazpigarren 12rekin, Ondarroa zortzigarren 11rekin, Cabo bederatzigarren 8rekin, Lekittarra hamargarrena da 6rekin eta azkenaurrekoa eta azkena San Pedro eta Astillero dira, lau eta bi puntu batuta hurrenez hurren.
Aulki mugikorrean Banyolasen ere paper bikaina
Hondarribia Arraun Elkartea asteburuan Banyolasera joan zen aulki mugikorreko Espainiako Txapelketan lehiatzera eta hainbat dominekin bueltatu ziren. Horien artean, Unai Etxeparek, Xabier Herradorrek, Beñat Alkainek eta Xabier Iragayek osatzenzuten laukoak urrezko domina lortu zuten. Hauez gain, beste bi zilarrezko domina erdietsi zuten eta brontzezko bat ere.